2017(e)ko martxoaren 20(a), astelehena


TUTORETZA 5. UNITATEA
(GREZIATIK ERROMARA)

Unitatean honetan denboran aurrera egingo dugu eta Greziarren zein Erromatarrek garaiak bisitatuko ditugu. Badakigu Greziarrek olinpiadak asmatu zituztela, baina, guk beste jolas batzuk burutuko ditugu gure bizi kalitatea hobetzeko asmoz.  

ADIMEN EMOZIONALA.

HELBURUA:
Bizitzeko eta ongizaterako trebetasunak ezagutzea.
  1. AMESTEKO ESKUBIDEA DUT
Gauez amesteaz gain, egunez amestea ere onuragarria da guretzat. Bizitzan lortu nahi ditugun helburuak gure ikusmiran izan behar ditugu eta horiek lortzeko lan egin.

Elikaduraren ohiturak aztertu berri ditugu. Ondo jatearen onurak ikusi ostean, beste ohitura batzuek gugan izan ditzaketen onurak ikusiko ditugu unitate honetan.  
               
 
2. LANERAKO OHITURAK
Lanak duen garrantziaz ohartu behar gara. Bizitzan gauza batzuk zorian ondorioz gertatzen diren arren (loteria, adibidez), gehienak esfortzua eta lanari esker besterik ez dira lortzen.


3. ANTOLAKETA- ETA TXUKUNTASUN-OHITURAK

Talde baten antolaketa zaila izan daiteke batzuetan, pertsonarteko harremanek eta talde-lanetan sortzen diren emozioek eragina dutelako, eta emozio horiek jarrera jakin batzuk bultzatzen dituztelako.
Txukuntasun- ohitura ondo barneratzen badugu, denbora aurreztu eta pentsamendua sailkatzeko erraztasun handiagoa izango dugu.

4. LAGUNTZA JASO ETA EMATEKO OHITURAK


Lankidetzaren bidez, gizabanakook ezagutza eta indar guztiak bateratzen ditugu helburu bakarra betetzearren. Lankidetzari esker, hainbat gauza ikus dezakegu, alde batetik, erabakiak elkarrekin hartzea, eta, bestetik, ezagutzak partekatzea.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina