2017(e)ko martxoaren 1(a), asteazkena


4.UNITATEA
GIZARTE ETA HERRITARREN BALOREAK

BRUSSELAKO AZA GALDU EGIN DA

Beldurrari buruz eta haurrak beldurtzen dituzten gauzei buruz hitz egitea da helburu ipuin honetan. Honek istorioa arreta handiz entzuten lagunduko die.

Beldurra unibertsala dela eta geure beldurrak ikasleen aurrean adieraztea oso lasaigarria izango da beraientzako. Haurrek beren beldurrez naturaltasun osoz hitz egiteko ohitura hartu behar dute, beren beldurrak argi eta garbi, ezer ere ezkutatu gabe kanporatzeko ohitura. Bestalde, honetaz ere jabetu behar dute: urteak aurrera egin eta hazi ahala, beldur asko gainditzea lortuko dutela eta horrela lasaitzeko aukera eman.

Hori lantzeko hainbat jarduera egingo ditugu:
-Paperezko siluetak
-Telefono zenbaki bat ikasi
-Denon beldurrak idatzi…

BRUSELAKO AZA ETA EDABE MIRAGARRIA!

Aurreko ipuinean "Brusselako Azak, Aza Jauna miresten du eta bera bezalakoa izan nahi du. Txanpinoik edabe miragarria dela eta egin dizkien promesekin gogoratu da".

Ipuinaren bidez arazoetarako konponbide desberdinen gaia landuko dugu nagusiki. Denok izaten ditugu arazoak eta lehenago edo beranduago gorabeherei aurre egin behar diegu eta behar bezala ez baditugu konpontzen, arazo handi bihurtzen dira batzuetan.

Hala ere, arazoak konpontzen ikastea praktika kontua da: haurrek lehenbailehen hasi behar dute arazoak helduon laguntzarik gabe konpontzen. Zenbat eta lehenago hasi, orduan eta ahalmen handiagoa eskuratuko dute arazoei behar bezala aurre egiteko, eta gainera, ez dizkiete hain ondorio negatiboak eragingo.

Ipuin honetan haue dira landuko ditugun helburuak:

Haurrei besteen sentimenduak ulertzen lagundu eta, burla egiten diegunean zer gertatzen den adierazi.
- Irtenbide magikoek nahi ez ditugun ondorioak ekar ditzaketela erakutsi.
- Nork bere burua onartzeak duten garrantzia azpimarratu.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina