2014(e)ko urriaren 27(a), astelehena

PLASTIKAKO 1. UNITATEA


Izengabea9.jpg


PLASTIKA


Kaixo denoi!


Plastikako lehenengo unitatean txanelak proposatzen dituen proiektu eta eskulan desberdinak egiten ditugu.


Lehenengo unitatean landuko dugun proiektua "Denboraren makina" izango da. Horrez gain, eskulan desberdinak egiten ditugu, hona hemen lehenengo unitatekoak:

  • Atean itsatsita jartzeko gelako izena eta argazkiarekin hormirudiak osatu
  • Pertsona baten irudia osatu, moztu eta kartulina beltzean pegatu
  • Plastilinarekin bolatxoak eta txurroak egin
  • Marrazki libreak eta zuzenduak
  • Gelakideen argazkiak erabiliz pertsonak osatu eta paisaia batean txertatu


2014(e)ko urriaren 23(a), osteguna

TUTORETZA 1. UNITATEA

Izengabea9.jpgTUTORETZA


Ikasleak ezagutza eta konpetentzia emozionaletan trebatzea da gakoa, bizitza pertsonal eta profesional arrakastatsua izan dezaten, alde batetik, eta ongizatea - osasun eta elkarbizitzari dagokionez - lor dezaten.



KURTSOKO HELBURU OROKORRAK


Estresa, antsietatea eta depresioa ekidin eta kontrolatzeko gaitasuna garatzea.Ongizatea subjektiboki bultzatzen duten faktoreen kontzientzia hartzea.Umore-sena garatzea.Epe luzeagoan lor daitezken sari handiagoen alde berehalako sariak geroratzeko gaitasuna garatzea. Atsekabeari aurre - egiteko estrategiak garatzea.

LEHENENGO UNITATEKO JARDUERAK


NOR NAIZ? (KONTZIENTZIA EMOZIONALA)


1.1. Zer sentitzen dut?  

1.1.1.- Bikoteak aurkituko ditugu 

1.1.2.- Emozio berrien argazkiak  

1.2. Nolakoa naiz?  

1.2.1.- Bakarra eta berezia naiz  

1.2.2.- Etengabeko dantza  

1.3. Egunero sentitzen ditut emozio desberdinak 

1.3.1.- Emozioak asmatuko ditugu  

1.3.2.- Lorea 1.4. Nola ikusten naute besteek?  

1.4.1.- Nola ikusten naute?  

1.4.2.- Nire poltsak

INGELESA UNIT 1



MATEMATIKAKO 1.UNITATEA





Iupi!! Lehenengo mailan gaude, ufff! Zenbat gauza ikasi behar ditugun: erlojua, zenbakiak, hamarrekoak eta batekoak, neurriak, irudi geometrikoak... eta dianaren jolasean ere ibiliko gara!

Nahi al duzue jakitea zein motatako ariketak egingo ditugun? Klikatu esteka honetan:








2014(e)ko urriaren 21(a), asteartea

EUSKARA. 1. UNITATEA

EUSKARA - 1. UNITATEA

Ondoren, lehenengo unitate didaktikoan burutuko ditugun jardueren zerrenda, eta horien adibide batzuk agertuko zazkizue:

- Silabak landu
- Hitzen silabak bereiztu
- Diktaketak
- Kopiaketak
- Hitzak osatu eta sortu
- Ahozko ipuinak


GAZTELANIA. 1º UNIDAD


 Izengabea9.jpg

1. UNIDAD DIDÁCTICA DE LENGUA CASTELLANA

ACTIVIDADES DE LA UNIDAD:

- Diálogo acerca de las vacaciones
- Presentación de la mascota Curro
- Colorear a Curro
- Presentarse ante Curro
- Trabajar los días de la semana, los colores, los números, las estaciones, etc.
- Juegos: "veo, veo", "el teléfono descacharrado", "Curro dice..."
- Cuentos: "Fiesta de cumpleaños", "En un restaurante", etc.
- Inventar un cuento en grupo


GORPUTZ HEZKUNTZA

GORPUTZ-HEZKUNTZA

Aurten, etapa aldaketarekin, psikomotrizitate-saioak izatetik Gorputz-Hezkuntzako arloa izatera pasatzen dira ikasleak.
Arlo honetan ikasleak jarraituko du bere gorputza ezagutzen. Horretarako, ondorengo unitateak landuko dira ikasturtean zehar:


1. unitatea: begi-esku koordinazioa. Helburuak (klikatu hemen) 

2. unitatea: Lateralitatea eta gorputz-eskema. Helburuak (klikatu hemen)

3. unitatea: esku-pilota. Helburuak (klikatu hemen)



4. unitatea: Dantza

5. Unitatea: Oreka estatikoa eta dinamikoa

6. unitatea: Eskubaloiaren hastapena


TXANELA-INGURUNEA


GURE ETXEKO TXIKITXOAK HANDITU ZAIZKIGU ETA, JADA, ETAPA BERRI BATERA EGIN DUTE JAUZI.


Etapa berri horretan denok lagungarri izan gaitezen, ondoren, urtean zehar INGURUNEAko arloan landuko ditugun gaiak zerrendatuko ditugu.

Izenaren gainean klikatuz gero, unitate bakoitzean landuko duguna azalduko zaizue.

1. unitatea: Iupi!Lehenengo mailan gaude eta Sorpresa

2. unitatea: Dinosauroen garaian

3. unitatea: Lehen gizakiak

4. unitatea: Gorputza zain dezagun!

5. unitatea: Greziatik Erromara

6, unitatea: Naturaren sekretuak 

Ikastolan nahiz etxean, denok bide beretik, gure txikienen hezkuntza indartu behar dugu!

2014(e)ko urriaren 20(a), astelehena

MUSIKA: 1. UNITATEA

Lan asko dugu aurretik. Honekin guztiarekin hasiko dugu kurtsoa. Animo!


IKASTURTEKO IKUSPEGI OROKORRA MUSIKAN

Hona hemen ikasturtean erabiliko dugun liburua eta izango ditugun egun eta ekintza berezien laburpentxoa.


2014(e)ko urriaren 4(a), larunbata

ONGI ETORRIAK 2014-15 IKASTURTERA

ONGI ETORRIAK!

LH 1. MAILAKOEN BLOGGA DUZUE HAU.


2008an JAIOTAKO NESKA-MUTILAK

Blogg honetan 2014-15. ikasturtean aurrera eramango ditugun  ekintza eta jarduerak txertatuko ditugu.

  • Ekintza batzuk ikasleekin gelan eta irakaslearen eskutik lantzekoak izango dira. "Ikasgelako jarduera" izenpean ezberdinduko ditugu. 
Profesor dando clase a niños en un aula
  • Beste batzuk, etxean egin ditzakezuen lanen ereduak izango dira. "Etxeko lanen ereduak" izenpean ezberdinduko ditugu. 

  • Azkenik, ikasturtean zehar egingo ditugun hainbat ekintzen argazkiak edota bideoak ikusgai jarriko ditugu, denok horiekin gozatu ahal izateko. 
PARTE HARTU!
ZUEN IRITZIEN ETA EKARPENEN ZAIN GAUDE!