2019(e)ko urtarrilaren 29(a), asteartea

OHARRA

Otsailaren 4an Santa Ageda bezpera ospatuko dugunez, OSTIRALA, OTSAILAK 1, IZANGO DA IGERIKETA IKASTAROKO AZKEN EGUNA.


Gogoratu!

Lehen Hezkuntzako ikasleak baserritarrez jantzita eta makila batekin etortzea eskertuko genizueke. Zapi loreduna edota kolore bizikoa janztea da ohitura. Horrez gain, neskek buruko zapia eta mutilak txapela ere jantzi ohi dute.

Baserritar arroparik ez duena, neska zein mutila, urdinez jantzita etor daiteke: jertse edo beroki urdina, praka bakero / urdina, artilezko galtzerdi zuriak praken gainetik, mendiko botak, txapela eta loredun zapia.

Kalejira 15:30ean hasiko da Ikastolan eta amaitzean, zuen seme-alabak 16:30ean Plaza Handian jaso beharko dituzue.

Euria egingo balu ekitaldia Ikastolan ospatuko litzateke eta EZ GINATEKE BASERRITARREZ JANTZIKO. Erropa iluna, loradun zapia eta makila ekartzearekin nahikoa izango da.

LEHEN GIZAKIAK

Kaixo, gure laguntzaile fin eta leialak: 
Tiranosaurus, Diplodocus eta gainerako “muskertxoen” garaitik gure museorako hezur handi bat lortu ondoren, oraingo honetan Lehen gizakien garaira abiatu gara gure arbasoak nola bizi ziren ikusi eta ikasteko asmoz. 
Hau dela eta, berriro ere zuen laguntzaren eske gatoz gelan Lehen gizakien txokoa antolatu ahal izateko. Zer nahi dugun oraingo honetan? Bada, lehen gizakiei buruz etxean duzuen edozein gauza bidaltzea: liburuak, ipuinak, posterrak, pelikularen bat… 
Dagoeneko badakizue gu oso haur arduratsuak garela eta gaia bukatu bezain pronto utzitako material guztia txukun-txukun bueltatuko dizuegula, baina horretarako bidaltzen duzuen materialean zuen semearen/alabaren izena idatziteko eskatu nahi dizuegu. Ados? 
Zuen laguntza aldez aurretik eskertuz, jaso ezazue gure agurrik beroena.



2019(e)ko urtarrilaren 27(a), igandea

ASTEAZKENEAN EZ DUGU IGERIKETARIK IZANGO

Asteazkena, otsailak 30, ez dugu igeriketarik izango zinemara joango garelako. Beraz, ohikoa den bezala ikasleak goizeko 9:00etan Ikastolara etorri eta 12:30etan Ikastolan jaso beharko dira.
Oharra: Ez dute dirurik ekarri behar.




2019(e)ko urtarrilaren 24(a), osteguna

PENTAGRAMA ENEA

Aurten musikako klaseetan notak ikasten ari gara eta honetarakopentagrama enea erabiltzen dugu.




Nota bakoitzak istorio bat eta abesti bat du.

Ezagutzen  dituzue  SOLferino alkatea, MIkel milani, LAxaro aitona,SImon sirenajolea, REpe rokeroa, DOmingo gorringo, FAtali mamua eta DOrotea dordoka?

SARTU HURRENGO LOTURAN eta ipuin eta abesti guztiak topatuko dituzue!

https://anjaritoi.wixsite.com/pentaenea

ZER ARI GARA LANTZEN?

Kaixo!

Ba al dakizue zer lantzen dugun matematikako saioetan?

1) ZENBAKIAK: 50 zenbakira artekoak.


2) GOITIK BEHERAKO BATUKETA ETA KENKETAK:



3) BURUZKO KALKULU: zenbat da 7 + 8?

4) DESKONPOSAKETAK: Montessori txartelak erabiliz deskonposaketak egiten ditugu: adibidez, 36 (30+6) dela lantzen hasi gara.

ANIMATU ETA ZUEK ERE LANDU!

LETRA XEHEA

Hilabete honetan letra xehea lantzen hasi gara!

Ondoren, identifikazio lanak egin ditugu eta pixkanaka hauek paperean praktikatzen ere hasiak gara!

Oso garrantzitsua da hasiera batean ohitura onak hartzea, aurrerantzean grafomotrizitate ona izateko eta gure testuak ulergarriak izanik, komunikazioa bermatzeko.

2019(e)ko urtarrilaren 18(a), ostirala

DINOSAUROEN GARAIA

KAIXO!!

DAKIZUEN BEZALA, UNIBERTSOAREN SORRERAREN ONDOREN  DINOSAUROEN GARAIA LANDU DUGU. HORREKIN LOTUTA, GELA BAKOITZEAN MAKETA BAT PRESTATU DUGU. 
NOLAKOA ZEN DINOSAUROEN GARAIA?
HONA HEMEN GURE MAKETAK ETA HAUEK EGITEKO JARRAITUTAKO PAUSUAK.











SUMENDIAK ERE BAZEUDEN!