2016(e)ko apirilaren 12(a), asteartea

GORPUTZ HEZKUNTZA 3. UNITATEA

GORPUTZ - HEZKUNTZA  3. UNITATEA
ESKU PILOTA
Helburuak
-Euskal pilota joko eta jolasean barne logikaren elementuen analisitik abiatuta, joko eta jolas moldatuak praktikatzera hauek aisialdirako eskeintzen dituzten aukerak  ezagutzeko eta bestetik,jolas eta joko hauen oinarrizko ezaugarriak ezagutzea eta beraien sakontzea joko eta jolas berriak asmatzeko.

-Barne logikaren ikasketan metodologia koperatiboa erabiltzea.

-Barne logikaren elementuak erabilita, joko moldatu ezberdinak praktikatzea eta asmatzea edota egokitzea.

GORPUTZ HEZKUNTZA 2. UNITATEA

GORPUTZ -HEZKUNTZA  2. UNITATEA
LATERALITATEA ETA GORPUTZ ESKEMA
HELBURUAK
-Lateralitatea eta norabideak dituen trebetasun motrizak hobetu
-Lateralitatea eta gorputz irudiaren trebetasunak garatu(ezker-eskuma ).
-Gorputzaren beste zenbait atal ezagutu eta kokatu.
-Gure gorputzarekiko objetu bat ondo kokatu.
-Menperatzen duen begi-esku lateralitatea behatu.

TUTORETZA 4. UNITATEA

TUTORETZA 4. UNITATEA
Unitate honetan zehar gorputzaren ezagupenean sakonduko dugu.
Oraingoz badakigu zenbait elikagai janez edo edanez urduri jar gaitezkeela edota beste batzuen eragina lasaigarria dela.
Hainbat jolas burutuko ditugu ea horrela jarrera desegokiak baztertzea lortzen ditugun.
                                               
ADIMEN EMOZIONALA.
HELBURUA
Lagun ona naiz.
ENTZUTEN DIZUT
                  
AAAJ !!!!!
HAU DA OILOTOKIA. DENOK BATERA HITZ EGINEZ GERO, EZINGO DIZUET LAGUNDU.
             
ULERTZEN DIZUT
EZ ZAITEZ BAKARRIK SENTITU
ELKARREKIN EGITEN DUGU
ETA EGIN BEHAR DUGU...ELIKADURA OREKATUA -LAGUN ARTEKO HARREMAN EGOKIA.
NIRE IRITZIA ERA EGOKIAN AZALTZEN DUT
JAKIN DAKIT ENTZUTEN!
JAKIN DAKIT PENTSAMENDU ETA SENTIPENAK ERA EGOKIAN ADIERAZTEN.

TUTORETZA 3. UNITATEA

TUTORETZA 3. UNITATEA
ADIMEN EMOZIONALA
GUSTUKO DUT NIRE BURUA
-Baikorra naiz


-Gai naiz          
-Nire buruan konfiantza dut
 
-Nire iritzia dut     
-Nik erabakitzen dut
Ui,Ui,Ui ...Lehen gizakitxo hau agintari samarra da.


IUFI ZEIN ONDO SENTITZEN NAIZEN NIRE BURUAREKIN !!!!!!

MATEMATIKA 5.UNITATEA

MATEMATIKA 5. UNITATEA
KURTSOA BADOA AURRERA ETA BADUGU ORAINDIK ZEREGINA :
-ERLOJUAREN EZAGUTZA
(ETA LAURDEN, LAURDEN GUTXI, PUNTUAN ETA ERDIAK )
-EHUNERAINO ZENBAKIAK IDENTIFIKATU ETA ERABILI
-ARRAZONAMENDUZKO ARIKETAK
-ERAGIKETA BATEKO BURUKETAK EBATZIKO DITUGU
-ETA HONELAKOAK BURUTU ERE  BAI…
ADIERAZI  ZEIN DEN AURKITU NAHI DUGUNA ETA ZERGAITIK
1-GOIKO APALETAN DAGO
-EZ DA ERDIKOA
2-EZ DAGO GOIKO APALETAN   
-HAREN EZKERR ALDEKO APALA HUTSIK DAGO
3-EZ  DAGO GOIKO APALETAN
-HONEN GAINEKO APALA HUTSIK DAGO
 
-BATUKETAK ERAMANAREKIN ETA KENKETAK ERAMANIK GABE
EA BA BONBILAK PIZTEN ZAIZKIGUN ETA DENOK
DENA ULERTU ETA BURUTZEA LORTZEN
DUGUN!!!!!!

MATEMATIKA 4.UNITATEA
Gorputza zaintzea oso garrantzitsua da. Hortarako elikagai naturalak erosi eta kirola egitea komeni zaigunez , diru kontuetan, zenbakien eta neurri desberdinen ezagutzan trebatzea beharrezkoa izango dugu.
Hona hemen ba unitatean zehar egingo ditugun zenbait lan.
Horrez gain, batuketak eta kenketak, erlojuan orduak hobeto ezagutzeko ariketak, aritmetika lanak, irudi desberdinekin egin behar izaten ditugu.
IRUDI BERRIAK SORTZEN

DIRU KONTUETAN  BAGOAZ AURRERA
GERO ETA ZENBAKI GEHIAGO EZAGUTZEN DITUGU, 70 eraino IRITSITA GAUDE.
LOGIKA ARIKETAK ERE BURUTZEN  DITUGU


2016(e)ko apirilaren 6(a), asteazkena

9.KALABAZAREN ARAZOA

KALABAZAREN ARAZOA

Txantxen inguruko ipuina da. Zer sentitzen duten txantxak jasaten dituenak, eta abar. Aldamenekoa beti zirikatzen dabilena  gaiztoa eta buruarina dela azpimarratu. Txantxa gehien egiten dituena da gero haserretzen lehena; bakoitzaren esperinetziaren bitartez ikustaraziko diegu hori guztia.

Ipuin honen bidez pertsonen arteko desberdintasun fisikoen gaia jorratuko dugu. Bakoitzak bere ezaugarriak ditu. Desberdintasun horiek aberastasun iturri diren arren, askotan bazterkerien oinarri ere izaten dira.

Haurrak ere bazterkeria jasaten dute batzuetan. Oso garrantzitsua da, beraz, beraiekin gai horretaz hitz egitea: berdin dio beraiei barre egiten dieten, beraiek egiten duten barre edo horrelako egoerak pasibotasunez ikusten dituzten.

Lehenengo eta behin, besteen sentimenduak ulertzen lagundu behar diogu haurrari. Berak edo hurbilekoek bizi izandako antzeko egoerak ekarriko dizkiogu gogora nolako sentimenduak eragiten dizkioten adieraz dezan.

HELBURUAK

- Pertsonen desberdintasun fisikoak onartzen lagundu.
- Burla egiteak jendeari min ematen diola erakutsi.
-Geure buruaz dugun ideiak, besteek gurekiko hartzen duten jarrera baldintzatzen duela adierazi.
- Garena garela onartzeak duen garrantzia azpimarratu.

8. PATATA ETA TIPULA ADISKIDETU EGIN DIRA

PATATA ETA TIPULA ADISKIDETU EGIN DIRA

Aurreko ipuina gogoraraziko diegu ikasleei, patataren sentimenduak azpimarratuko ditugu, bi ipuinetan era desberdinean mindu dute eta.

Ipuin horretako gaia gure seme-alabek askotan bizi izan dute: talde batetik kanpo geratzea.

Honako gogoeta egingo dugu beraiekin: norbait alde batera uzten dugunean eta geu alde batera uzten gaituztenean zer sentitzen dugun. Lagun taldeak berebiziko garrantzia du haurrentzat, eta funtsezkoa da, baita, beren sozializazio-prozesurako. Familiaz gain, bestelako espazio bat ere baduela sentitzeko premia bizia du haurrak: bertan harremanak izango ditu, konpartitu egingo du, eztabaidatu, hazi eta, hitz batean, garatu egingo da.

HELBURUAK

-Haurrari besteen sentimenduak ulertzen eta errespetatzen erakutsi.
-Edabe miragarriari ezetz esatea arazo baten konponbidea izan daitekeela erakutsi.

7.PATATARI ERRUA BOTA DIOTE

PATATARI ERRUA BOTA DIOTE

Ipuin horretan Patatari egin ez duen zerbaiten errua leporatzen diote. Horrelakoak sarritan gertatzen zaizkie gure seme-alabei. Beraz, merezi gabeko errietak hartzen dituztenean edo beraiek norbaiti egin ez duen zerbaiten errua botatzen diotenean zer sentitzen duten adierazten lagundu behar diegu. Ipuinean agertzen den egoera oso ezaguna egingo zaienez,honakoa aipatuko diegu: pertsonarteko harremanetan normala dela zenbaitetan besteen asmoak gaizki ulertzea. Gogoeta egiten laguntzeko, haurrak horrelako egoeraren bat ekarriko du gogora: gertatutakoa gaizki ulertu izanaren ondorioz, egin ez duen zerbaiten errua leporatu diogun egoeraren bat, alegia. Guzti-guztiok egiten ditugu horrelakoak: helduok eta haurrek. Geuk ere huts egiteak izaten ditugula ulertu behar du haurra, eta oso garrantzitsua dela huts egite horiek besteei aitortzea.

HELBURUAK

-Intentzio onak batzuetan gaizki ulertzen direla adierazi.
-Bizitzan egoera bidegabeak daudela erakutsi.
-Nagusiak ere okertu egiten direla adierazi.

6. ILARREK IHES EGIN DU

ILARREK IHES EGIN DU

Denoi pasatu zaigu inoiz burutik alde egitea, eta batzuek egin egin dute. Ikasleen artean eztabaida piz dezakegu ihes egiteari buruz, zer den eta zein arrazoi ditugun ihes egiteko. Eztabaidaren ondorioa izan beharko da ihes egiteak ez dituela normalean arazoak konpontzen.

Ilarren ipuina guztiok izaten dugun sentimendu batez mintzo zaigu: zeloez, alegia. Zeloak haurtzaroko kontua direla pentsatu ohi dugu helduok, baina ez da horrela, bizitza osoan izaten baititugu zeloak. Dena den, zeloak behin edo behin denok izaten ditugun arren, ez dugu horretaz hitz egiten. Lotsatu egiten gara, eta askotan errudun ere sentitzen gara. Ondorioz, sentimendu hori ez dugu ezertarako ere aipatzen nahiz eta kanporatzea garrantzitsua izan gainditu nahi badugu.


HELBURUAK 

- Ihes eginda arazoak ez direla konpontzen azpimarratu.
- Zeloak aztertu.
- Familia bakoitza ezberdina dela erakutsi.

5.BRUSELAKO AZA ETA EDABE MIRAGARRIA


BRUSELAKO AZA ETA EDABE MIRAGARRIA!

Aurreko ipuinean "Brusselako Azak, Aza Jauna miresten du eta bera bezalakoa izan nahi du. Txanpinoik edabe miragarria dela eta egin dizkien promesekin gogoratu da".

Ipuinaren bidez arazoetarako konponbide desberdinen gaia landuko dugu nagusiki. Denok izaten ditugu arazoak eta lehenago edo beranduago gorabeherei aurre egin behar diegu eta behar bezala ez baditugu konpontzen, arazo handi bihurtzen dira batzuetan.

Hala ere, arazoak konpontzen ikastea praktika kontua da: haurrek lehenbailehen hasi behar dute arazoak helduon laguntzarik gabe konpontzen. Zenbat eta lehenago hasi, orduan eta ahalmen handiagoa eskuratuko dute arazoei behar bezala aurre egiteko, eta gainera, ez dizkiete hain ondorio negatiboak eragingo.

Ipuin honetan haue dira landuko ditugun helburuak:

- Haurrei besteen sentimenduak ulertzen lagundu eta, burla egiten diegunean zer gertatzen den adierazi.
- Irtenbide magikoek nahi ez ditugun ondorioak ekar ditzaketela erakutsi.
- Nork bere burua onartzeak duten garrantzia azpimarratu.