2019(e)ko apirilaren 11(a), osteguna

ASTE SANTURAKO GOMENDIOAK

Aupa!

Oporrak gainean ditugu eta mezu honen helburua 15 egun horietan etxean errepaso lana egiteko gure gomendioak zuei helaraztea da.


- Egunero 10-15 minutu irakurtzea (letra xehez edo larriz).


- Letra xehea lantzea.


- Zenbakiak errepasatzea (0-70).


- Bi zifrako batuketak eta kenketak lantzea.


Eta ez ahaztu... deskantsatu eta ondo pasatu!






2019(e)ko apirilaren 8(a), astelehena

21.KORRIKA

BADATOR KORRIKA!


Ostiralean Elgoibarren izango dugu, beraz, guk ere "KORRIKA TXIKIA" ospatuko dugu Herri Eskolako ikasle eta irakasleekin batera.








Horretarako, ostiralerako hau behar dugu:


-HIRU KATEORRATZ (imperdible)


-PLASTIKOZKO ZORRO BAT 

-KAMISETA EDO JERTSE URDINA


2019(e)ko apirilaren 4(a), osteguna

XXVI. J.GURRUTXAGA KROSA

GOGORATU!!

Igandean, apirilaren 7an goizeko 10:30etatik aurrera XXVI. J. Gurrutxaga krosa ospatuko da, Elgoibarko kaleak giro atseginez beteko direlarik.




2019(e)ko apirilaren 3(a), asteazkena

2019(e)ko apirilaren 2(a), asteartea

3.HIRUHILEKOA





DENBORA AURRERA DOA ETA AZKENENGO SPRINTA JOTZEA FALTA ZAIGU.
HIZKI XEHEZ IDAZTEARI EKIN DIOGU. DAGOENEKO HAINBAT GRAFIA ARIKETA EGIN DITUGU.
HURRENGO PAUSOA KOPIAKETA LABURRAK AHAL DENIK ETA TXUKUNEN ETA NORABIDE ARAUAK ZAINDUZ EGITEA IZANGO DA.
HEMENDIK AURRERA AGENDAKO OHARRAK XEHEZ IDATZIKO DITUGU.
ETA GAINERA INPRENTA HIZKIZ IDATZITAKO IPUINAK IRAKURTZEN HASIKO GARA.




JUUL KANPAINA

Aupa!

Gaur Juul kanpainarekin lotuta bozkaketa eguna eduki dugu. Bertan gure ikasleek egun hauetan zehar entzun duten ipuinetatik haien gustokoena zein izan den aukeratu dute. 

Hauek izan dira gelan irakurri ditugun liburuak:

- Kakamerke pirataren beldurrak.
- Lehoiaren maskara.
- Intxaur azpian.
- Martzial ume normalaren istorio izugarri harrigarria.