2018(e)ko abenduaren 19(a), asteazkena

II. MARRAZKI LEHIAKETA LXXIV. JUAN MUGUERZA KROSA 2019

Kaixo!!

Aurten ere etorri zaigu LXXIV. Juan Mugertza kroseko marrazki lehiaketa. Parte hartu nahi duenak urtarrilaren 8rako ekarri dezala marrazkia Ikastolara.


Hementxe dituzue lehiaketako oinarriak:



ANTOLATZAILEAK: Mintxeta Atletismo Taldea eta Elgoibarko Udaleko Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapeneko Saila.

PARTE-HARTZAILEAK: Lehiaketa honetan, Elgoibarko 6 eta 12 urte bitarteko edozein haurrek har dezake parte.

GAIA: 2019ko LXXIV. Juan Muguerza Krosa, herriaren eta lasterketaren arteko harremana.

MODALITATEA: Lanen aukeraketa errazteko, marrazkiak 220 x 300 milimetroko (DIN A4) lamina normalizatuetan aurkeztu beharko dira (paperean edo kartulinan).

Teknika librea izango da; kolorezko arkatzak, errotuladoreak, tintak, akuarelak, collagea e.a. erabili ahal izango dira.

AURKEZTEKO EPEA: 2019ko urtarrilaren 8a.

AURKEZTEKO LEKUA: Udaleko Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapeneko Saila.

LANAK: Partaide bakoitzak, gehienez lan bat aurkeztu ahal izango du. Lanek originalak izan beharko dute. Ezin dira aurkeztu beste lehiaketa batean saritutako lanak.

LANEN IDENTIFIKAZIOA: Marrazki bakoitzaren atzean izenburua edo leloa bakarrik jarriko da.

EPAIMAHAIA: Mintxeta Atletismo taldeko kide bat, Udaleko Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapeneko Teknikaria, Ludotekako Koordinatzailea eta marrazketan aditu bat.

IRABAZLEAREN IZENA: Epaimahaiaren erabakia irabazleei zein hedabideei jakinaraziko zaie.

MAILAK ETA SARIAK: Aurkeztutako lanen aukeraketan adina eta ikasketa maila izango dira kontuan. Lanaren alderdi hezitzailea ere baloratuko da. Lehiaketan, bestalde, ondorengo mailak izango dira:

1- Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleak.
2- Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleak.
3- Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleak.

Saria: Maila bakoitzean bi sari egongo dira. Sariak herriko kirol dendetan erabiltzeko erosketa txartelak izango dira.

SARI BANAKETA: 2019ko urtarrilaren 12an izango da, 19:30ean, Udaletxean 2017ko Juan Muguerza Kroseko korrikalarien aurkezpena baino lehen.

ERAKUSKETA: Saritutako marrazkiak Kiroldegian egongo dira ikusgai, otsailaren 1etik 28ra bitartean.

LANAK JASOTZEKO EPEA: Marrazki sarituak antolatzaileen esku geratuko dira, eta horiek izango dira marrazkiak argitaratzeko eskubidea izango dutenak, betiere, egilearen izena aipatuta. Saritu gabeko lanak Udaletxean jaso ahal izango dira.

OINARRIAK ONARTZEA: Lehiaketa honetan parte hartzeko, oinarri hauek guztiak onartu beharko dira.

2018(e)ko abenduaren 13(a), osteguna

DINOSAURUEN GAIA


Dakizuen bezala, dinosauruen gaia lantzen ari gara. Dinosauruen berezitasunak aztertu ditugu, plastilinarekin hauen replika txikiak egin ditugu, gelako txoko txurira ekarritako liburu, argazki eta piezak  behatu ditugu... eta beste hainbat ekintza dauzkagu egiteko oraindik.
Pasa den asteartean Elgoibarko fosil eta mineralen museora, Mufomira, irteera egin genuen LH 1.mailako ikasle eta irakasleok. Fosil eta dinosauruen informazio bila abiatu ginen bertara. 

Hona hemen irteerako argazkiak!







2018(e)ko abenduaren 4(a), asteartea

JOLAS DIDAKTIKOAK

Kaixo!

Partekatuko dizuegun hurrengo esteka honetan lehenengo mailako ikasleentzako aproposak diren jolas didaktikoen zerrenda bat duzue. Gabonak gertu ditugu eta hemen dituzue hainbat aukera polit.

EGIN KLIK



products_3221_cartas-uno-basico.jpg

2018(e)ko azaroaren 28(a), asteazkena

EUSKARAREN EGUNA

DAKIZUEN BEZALA, DATORREN ASTELEHENEAN EUSKARAREN EGUNA DUGU. HORI DELA ETA HAINBAT EKINTZA BURUTUKO DITUGU IKASTOLAN. ARGITXOREKIN BATERA DANTZA, KANTU, JOLAS, TXOKOLATADA...

AURTEN GAINERA EUSKARALDIAREKIN BAT EGINEZ IKASTOLAKO IKASLE ETA IRAKASLE GUZTIOK EUSKARALDIKO DANTZA EGINGO DUGU. HORRETARAKO, LH1.MAILAKO IKASLEEK KAMISETA LARROSA EKARRI BEHARKO DUTE.

HEMEN DUZUE EUSKARALDIKO KOREOGRAFIA ETXEAN ERE GORPUTZA MUGITZEKO, ANIMATU!




2018(e)ko azaroaren 20(a), asteartea

IRAKURMETROA

Prest daukagu gelako irakurmetroa!


Irakurmetroa irakurzaletasuna bultzatzeko baliabide bat da. Argazkian ikusi dezakezuen bezala termometro itxura du. Astero ikasle batek liburu bat ekarriko du ikastolara aste guztian zehar irakurtzeko, aztertzeko, ikusteko... eta  liburuak irakurtzen ditugun heinean termometroan izenburua idazten joango gara termometroa erabat bete arte. 



2018(e)ko azaroaren 19(a), astelehena

AZAROAK 25 EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN AURKAKO EGUNA

Urtero bezala, aurten ere azaroak 25 ean emakumearenganako indarkeriaren aurkako eguna aldarrikatuko dugu ikastolan. Horren lanketa egiteko aste honetan zehar gelara TRATU ONEN irudiak ekartzea eskatuko zaie ikasleei. Azken batean garrantzitsua iruditzen zaigu zer ez den egin behar lantzea baina baita ere jokabide egokiak goraipatzea. Horretarako tratu onen irudiez osatutako mural bat egingo dugu. Hona hemen hainbat adibide.

abrazo bilaketarekin bat datozen irudiak  amistad bilaketarekin bat datozen irudiak

2018(e)ko azaroaren 14(a), asteazkena

MUSIKOEN EGUNA-SANTA ZEZILIA

Kaixo!

Gogoratu hurrengo ostegunean azaroak 22 Santa Zezilia ospatuko dugula. Urtero bezala eta eguraldiak laguntzen badigu kalejira bat burutuko dugu herriko kaleetan zehar.

Gurasoren batek musika instrumenturen bat jotzen badu eta kalejiran jo nahi badu, abisatu mesedez. Ez lotsatu eta animatu!

2018(e)ko azaroaren 8(a), osteguna

LAGUNEKIN BARATZEAN



Lehen ipuin hau sarrera gisakoa da. Istorioa non gertatuko diren aurkezten du eta liburuko pertsonaia nagusiak deskribatzen ditu.

Hauek dira pertsonaiak: Klikatu bertan.

PERTSONAIAK

2018(e)ko azaroaren 7(a), asteazkena

UNIBERTSOAREN AURKEZPENERAKO KANTAK

Aupa!

Laster unibertsoaren gaia bukatutzat emango dugu eta horrekin batera HH 5 urteko ikasleei aurkezpen bat egingo diegu.

Aurkezpenean abesti hauek abestu eta dantzatuko ditugu. Ziur gaude etxeetan ere praktikatu egin nahi duzuela! animo!

ENE KANTAK: PLANETAK
https://www.youtube.com/watch?v=K8Is0y4ermg

SATURNINO
https://www.youtube.com/watch?v=jdQsxUNw8NI

2018(e)ko urriaren 31(a), asteazkena

MONTESSORI TXARTELAK

Kaixo!

Matematika lantzeko oso baliagarriak izango diren "Montessori txartelak" erabiltzen hasi gara Ikastolan. Ezagutzen al dituzue?

Material hau, ikastolan zein etxean izatea komenigarria da, zenbakikuntza, seriazioak, ordenazioak, sistema hamartarra, batuketak eta kenketak, deskonposaketak,etab ikasteko material manipulatibo eta ikusizkoa baita.


Ikastolan prest dauzkagu! Animatu! 





Ondorengo loturan klikatuz gero, deskargatu, inprimatu eta plastifikatzeko aukera izango duzue.

https://drive.google.com/file/d/0B6LSNKGoOI3bMU5EV1MwcGd0aVE/view?usp=sharing 

2018(e)ko urriaren 24(a), asteazkena

SANTA ZEZILIA: MUSIKAIREN EGUNA

AZAROAREN 22AN SANTA ZEZILIA EGUNA OSPATUKO DUGU. EGUN HORRETAN MUSIKARIEN EGUNA OSPATZEN DA ETA GUK ERE OSPAKIZUN HORRETAN PARTE HARTUKO DUGU.

HORRETARAKO "TXINDATAK" ERABILIKO DITUGU. INSTRUMENTUA GELAN BERTAN EGINGO DUGU BAINA HORI AURRERA ERAMATEKO ETXETIK "COLA CAO" ANTZEKO 2 POTE EKARRI BEHARKO DITUZTE.

HAU SORTZEA IZANGO DA HELBURUA:


2018(e)ko irailaren 17(a), astelehena

1st unit: ARE YOU MY MUMMY?

Hocus & Lotus-en metodologia antzezpenetan oinarritzen da, ipuinetako hizkuntza orokorra egunerokotasunean erabiliko da eta idazketaren hastapenetan hasiko gara.

Istorio honek 6 asteko iraupena du eta asteko 3 saio lantzen dira, beraz, unitate hau 18 saioetan banatuko da.

ARE YOU MY MUMMY?

IPUIN HONETAKO HELBURU NAGUSIAK: 

➔ Ikasleek Hocus&Lotus-eko pertsonaia nagusiak ezagutzea
➔ Birdiek, bere ama topatu ezin duelako, sentitzen duen tristura bizitzea
➔ Arrautzak errutzen dituzten animaliak zeintzuk diren ezagutzea

ENTZUN BEHAR DITUZTEN ABESTIAK/ERRIMAK:

➔ I’m ​a ​dinocroc
➔ Two ​little ​dinocrocs
➔ Hocus ​and ​Lotus
➔ I ​wonder ​what ​it ​is
➔ The ​birdie ​song
➔ This ​little ​birdie

LANDUKO DITUGUN HITZAK: 

Hocus, Lotus, Birdie, Mummy Birdie, Frog, Duck, Rat, Egg, Park, Tail, Spot, Eye, Crest, To ​walk, ​To ​cry.

BIDEO INTERESGARRIA:


2018(e)ko maiatzaren 9(a), asteazkena

MUNDUKO DANTZAK

Kaixo,

Dagoeneko jakinaren gainean egongo zarete baina musikako azken proiektua, munduko dantza ezberdinak ikastea da. "Munduko trenera" igoko gara, eta Euskal Herrikoez gain, beste kultura ezberdinetan egiten dituzten dantzen berri izango dugu, eta honekin batera, musika ezberdinak entzun eta ikusiko ditugu.

Hona hemen landuko ditugun dantzak kontinenteka:

1- ASIA
  • INDIA (Bharatanatyam):
2- AFRIKA
3- EUSKAL HERRIA
4- AMERIKA

Orain arte, Euskal herriko biak eta Asiako biekin gabiltza, Indiakoa oraindik ere ikasten. 
Baina jada landu ditugun dantzak primeran egiten dituzte zuen haurrek, beraz, aukera bikaina da 
beraiekin etxean giro polit batean dantzan hasteko familia osoa.

Artista batzuk eginak daude!!! 
Primeran pasatzen dute eta harrituta gelditzen ari dira beste lekuetako dantzak nolakoak diren ikustean.

Orain zuen txanda da, ea zein animatzen den!!!!

2018(e)ko maiatzaren 8(a), asteartea

4.GAIA: MESOPOTAMIA



Kaixo!

Aste santuko oporren bueltan hasi ginen gai berriarekin. Mesopotamia garaia aztertzen jardun dugu azken aste hauetan, garai honi buruzko aurrezagutzak eta informazio berria elkarri trukatuz. 

Ba al dakizue Mesopotamia garaian hasi zirela gizakiak idazten? 

Gu ere lehen egiten zuten bezala idazten aritu gara, idazketa kuneiformea erabiliz. 




Mesopotamia garaian, idazketaren sorreraz gain, lanbideak ere asmatu ziren. Hainbat lanbide lantzen jardun dugu adibidez, abeltzainak, nekazariak, jostunak, eskribak...

Orain, informazio gehiena ikasi ostean, mesopotamia garaiko lanbideen proiektua egiten hasiko gara. Horretarako, pertsona bakoitzak lanbide bat aukeratu du eta horren araberako taldeak sortu ditugu. Talde bakoitzak lanbide horrekin zerikusia duen proiektu bat sortuko du. Hauek dira jarraituko ditugun pausuak:


1. Proiektuaren eta erabili beharreko materialaren aukeraketa






2. Proiektuaren zirriborroa eta deskribapena.





3. Lanen banaketa: ardurak banatu, ekarri beharreko materiala adostu...


4. Proiektua gauzatu (horretan gabiltza orain, emaitzak ikusgai izango dituzue pare bat astera).


Laster arte!




2018(e)ko apirilaren 10(a), asteartea

MOTXILA IBILTARIA

Kaixo!

Zer moduz joan dira oporrak?


Azken hiruhilabete honetan irakurzaletasuna sustatzeko asmoz, "Motxila ibiltaria" martxan jarriko dugu.




Astero 2 motxila bueltaka ibiliko dira eta  ipuina amaitzean, gelara itzuli beharko duzue, motxilak beste irakurle bat izan dezan.

Motxila honetan, ipuin bat  eta karpeta bat topatuko duzue. 





Karpetaren barruan eskutitz bat izango da non erabilpen egoki bat egiteko arauak izango diren. Honez gain, irakurle bakoitzak bete beharreko balorazioa ere bertan egongo da.



Espero dugu ipuinak zuen gustukoak izatea!

Ondo pasa!

2018(e)ko martxoaren 20(a), asteartea

ARRIKRUTZERA IRTEERA EGIN DUGU!

Aurreko ostiralean LH1. mailako ikasle eta tutoreok Arrikrutzera egin genuen irteera. Goizeko 10:00etatik 13:30ak arte ekintza desberdinak burutu genituen eta pila bat ikasi genuen!


  • Aurkezpen txiki bat jaso genuen.
  • Lehen gizakiak bezala ikatz-hautsaren marraztu genuen.
  • Kobazuloan barrena sartu ginen.
  • Bertan agertu diren animalien erreplikak ikusi genituen.
  • Sua egin genuen.
  • Lehen gizakiek metal aroan sortzen zituzten armak eta tresnak ezagutu genituen.
  • Arkeologoek egiten duten lana ezagutu genuen eta pausoz pauso antzeztu genuen.


Goizean, kobazuloaren zati bat bisitatu genuen, 13 metroko sakoneran sartu ginen. Imaginatzen duzue Elgoibarko King Kong eraikuntza bezalako sakonera duen kobazuloa?

Ba al dakizue Arrikrutzek 15 km neurtzen dituela? Ba Gipuzkoako luzeena da! Elgoibartik Debara oinez joatea bezalaxe! 

Arrikrutzek 6 urtetik gorako umeentzat Espeleo-txiki egiteko aukera ematen du, familian egiteko ekintza da eta oraingoan benetazko espeleologoak bezala ilunpean, kaskoarekin eta frontalarekin sartu behar da leizera!Animatu zaitezte!
Gainera gure Arrikrutzeko lagunek gela bakoitzarentzat liburu bana oparitu ziguten! "Orroa uraren galerian" Arrikrutz. Patxi Zubizarretak idatzia eta Jokin Mitxelenaren marrazkiekin. 

Eguerdian, autobusez Arantzazura igo ginen eta Parketxeko frontoian bazkaldu ostean, parkean jolasteko denbora ere izan genuen! 

Hemen dituzue bertan aterako argazki guztiak:

https://photos.google.com/share/AF1QipM_3PFEPkUlzY4_5bEcajLihOxgGmm0CoX0ajgnRKzqUZcMDv3e6xCHehIvyhzQBw?key=d3ZRZjl5dV93Z3JWTktGRUFvYXp1a0VycEFCcGNB















2018(e)ko martxoaren 13(a), asteartea

EMANALDI PEDAGOGIKOA (MARTXOAK 20)

Jakinaren gainean egongo zarete honez gero, datorren astean, Martxoaren 20an emanaldi pedagogikoa eskaini behar dizuegula historiaurrearen inguruan, 16:40an.
Horretarako, atzo agendan idatzi genuen bezala, peluka iledun luze bat behar dugu garaian murgiltzeko eta historioa errealagoa izan dadin.


2018(e)ko martxoaren 12(a), astelehena

PENTRAGRAMA ENEA

Aurten musikako klaseetan notak ikasten ari gara eta honetarako pentagrama enea erabiltzen dugu.




Nota bakoitzak istorio bat eta abesti bat du.

Ezagutzen  dituzue  SOLferino alkatea, MIkel milani, LAxaro aitona, SImon sirenajolea, REpe rokeroa, DOmingo gorringo, FAtali mamua eta DOrotea dordoka?

SARTU HURRENGO LOTURAN eta ipuin eta abesti guztiak topatuko dituzue!

https://anjaritoi.wixsite.com/pentaenea

¿CÓMO ENCONTRARON EL FUEGO?

Ez dakigu zeinek asmatu zuen sua, baina teoria hau nola izan zitekeen azaltzen duen ipuin bat ikusi dugu gelan.

Suaren aurkikuntza oso garrantzitsua izan da historian eta hainbat erabilpen zituen:


  • Argia eman.
  • Animaliak uxatu.
  • Janaria prestatu.
  • Berotasuna eman.
EZ GALDU HURRENGO BIDEOA!



KiVa

Tutoretzako klaseetan, Finlandiako KiVa programa jarraituz bullyng edo jazarpenaren kontrako prebentzioa lantzen dugu.

Irakasleok gelan lantzeko materiala eta formazioa jaso dugu, guraso batzuk ere ikasturte hasieran egin genuen formakuntza saiora etorri zinaten.

Hala eta guztiz ere, denok modu berean joka dezagun, familiek etxean har ditzazkezuen neurriak topa ditzazkezue ondorengo loturan.


http://www.kivaprogram.net/basque/gurasoak/gurasoen-gida



MARTXOAK 8

Pasa den asteko Martxoak 8an emakumearen eguna aldarrikatzeko, hainbat jarduera eta solasaldi izan genituen geletan.


  • Urdaburutarrak ipuina irakurri eta honi buruzko eztabaida egin genuen.








  • LH2.mailako ikasleek "asmatzaileak" gaiaren harira, historian zehar egon diren emakume zientzilarien aurkezpena egin ziguten eta benetan oso interesgarria izan zela.



  • M8 leloa zuten pegatinak egin genituen.




  • "Oso familia normala" izeneko ipuina entzungenuen.

           http://www.solasegitekoipuinak.net/audio-liburu/oso_familia1.html


  • Azkenik "Brave" pelikula ere ikusi genuen.



     ARGAZKIAK:







OSTIRALEAN ARRIKRUTZERA GOAZ!

Kaixo!

Ostiralean (martxoaren 16an) Oñatiko Arrikrutz kobazuloetara goaz. Aurrehistoriaren gaiarekin jarraitzen dugu eta gure ezagutza sakontzeko asmoz, museora bisita egin bagenuen ere, oraingo honetan kobazuloak bisitatzera goaz.

http://www.xn--oatiturismo-1db.eus/eu/listings/arrikrutz-onatiko-kobak/



ERAMAN BEHARREKOA
  • Hamarretakoa, bazkaria eta ura.
  • Zapata eta erropa eroso eta egokia.
  • 2 € egunean bertan nahi izanez gero ekartzeko.
ORDUTEGIA
  • 9:00etan Ikastolan.
  • 16:30etan ikastolako aldapa behean.

  BERTARA JOATEKO IRRIKITAN GAUDE! 




2018(e)ko martxoaren 5(a), astelehena

HIZKI XEHEAREKIN HASI GARA

Jada iritsi da zuen seme-alabak hizki xehearekin hasteko garaia eta hortan hasi gara, beraz, hemendik aurrera, errefortzu gisa, etxean errepasatzeko ariketak eramango eramango dituzte.
Bi aste edukiko dituzte lan hauek egiteko, beraz, patxadaz hartu eta gainontzeko etxerako lanekin tartekatuz egitea gomendatzen dugu. Ondoren, bi aste pasatakoan, berriak bidaliko ditugu. Gelan lantzen dugunaren araberakoak izango dira bidalitako ariketak.

2018(e)ko martxoaren 2(a), ostirala

AURREHISTORIA ETA LEHEN GIZAKIAK

Gaur egun zeintzuk garen eta nondik gatozen jakiteko, garrantzitsua da aurrehistoria ere ulertzea.

Gai honetako proiektua familientzat zuzendutako "emanaldi pedagogikoa" egitea da eta bertan, lehen gizakien bizimodua antzeztuko dugu.

Juliani esker aurrehistoriako arma eta tresnen replikak ikusteko aukera izan genuen, Artetxe kalean duen museoan.



 Ba al dakizue lehen gizakiek musika jotzen zutela eta bitxiak ere egin zituztela?


Guk musikako klaseetan txalaparta probatzeko aukera izan dugu: ttakun-ttakun!



Plastikan ere, modelatzeko pasta eta makarroiak erabiliz, lepokoak egiten hasi gara! 




* Hemen dituzue museoko irteeraren argazkiak eta txalaparta jo genueneko bideoak.

https://photos.google.com/share/AF1QipMdRDlW66tigvsk2kYsFGdHFwvmBpUWQwgorEahWF3d1pP72Dgp1uiCvyILCXK5Ug?key=c0NUSTYtSXA4Q0QtWTNXM1l0VTBtbmpMQkNnNm9n




LETRA xehea

Aste honetan letra xehea lantzen hasi gara eta lehenengo probak zapata kaxetako gatzetan egin ditugu.

Ondoren, identifikazio lanak egin ditugu eta pixkanaka hauek paperean praktikatzen ere hasiak gara!

Oso garrantzitsua da hasiera batean ohitura onak hartzea, aurrerantzean grafomotrizitate ona izateko eta gure testuak ulergarriak izanik, komunikazioa bermatzeko.








MATEMATIKA MANIPULATIBOA

Jakin badakizue matematika manipulatiboa guretzat logika, kalkulua, sistema hamartarra, geometria lantzeko oinarria dela.

OINARRIZKO MATERIALA:

- Zotzak, garbantzoak
- Montessori txartelak
- Bloke logikoak
- Bloke geometrikoak
- Zuzen errealak
- Tangrama
- Puzzleak, dominoak, oca, uno kartak...
- Polikuboak
- Arbel txikiak





*Hemen dituzue azken hilabeteetan egin ditugun ariketa batzuk, etxean ere ideiak izan ditzazuen.

https://photos.google.com/share/AF1QipOuUOkNhUID35MqYE-7l6eF3NLX1__ThIqoB2MCbViS9NCJ53NdBKHoEty8o33xUw?key=MS1HSFR6bTE5LW5nWkFQa1JxU0djemxNNUNHUjBR