2018(e)ko martxoaren 20(a), asteartea

ARRIKRUTZERA IRTEERA EGIN DUGU!

Aurreko ostiralean LH1. mailako ikasle eta tutoreok Arrikrutzera egin genuen irteera. Goizeko 10:00etatik 13:30ak arte ekintza desberdinak burutu genituen eta pila bat ikasi genuen!


  • Aurkezpen txiki bat jaso genuen.
  • Lehen gizakiak bezala ikatz-hautsaren marraztu genuen.
  • Kobazuloan barrena sartu ginen.
  • Bertan agertu diren animalien erreplikak ikusi genituen.
  • Sua egin genuen.
  • Lehen gizakiek metal aroan sortzen zituzten armak eta tresnak ezagutu genituen.
  • Arkeologoek egiten duten lana ezagutu genuen eta pausoz pauso antzeztu genuen.


Goizean, kobazuloaren zati bat bisitatu genuen, 13 metroko sakoneran sartu ginen. Imaginatzen duzue Elgoibarko King Kong eraikuntza bezalako sakonera duen kobazuloa?

Ba al dakizue Arrikrutzek 15 km neurtzen dituela? Ba Gipuzkoako luzeena da! Elgoibartik Debara oinez joatea bezalaxe! 

Arrikrutzek 6 urtetik gorako umeentzat Espeleo-txiki egiteko aukera ematen du, familian egiteko ekintza da eta oraingoan benetazko espeleologoak bezala ilunpean, kaskoarekin eta frontalarekin sartu behar da leizera!Animatu zaitezte!
Gainera gure Arrikrutzeko lagunek gela bakoitzarentzat liburu bana oparitu ziguten! "Orroa uraren galerian" Arrikrutz. Patxi Zubizarretak idatzia eta Jokin Mitxelenaren marrazkiekin. 

Eguerdian, autobusez Arantzazura igo ginen eta Parketxeko frontoian bazkaldu ostean, parkean jolasteko denbora ere izan genuen! 

Hemen dituzue bertan aterako argazki guztiak:

https://photos.google.com/share/AF1QipM_3PFEPkUlzY4_5bEcajLihOxgGmm0CoX0ajgnRKzqUZcMDv3e6xCHehIvyhzQBw?key=d3ZRZjl5dV93Z3JWTktGRUFvYXp1a0VycEFCcGNB















2018(e)ko martxoaren 13(a), asteartea

EMANALDI PEDAGOGIKOA (MARTXOAK 20)

Jakinaren gainean egongo zarete honez gero, datorren astean, Martxoaren 20an emanaldi pedagogikoa eskaini behar dizuegula historiaurrearen inguruan, 16:40an.
Horretarako, atzo agendan idatzi genuen bezala, peluka iledun luze bat behar dugu garaian murgiltzeko eta historioa errealagoa izan dadin.


2018(e)ko martxoaren 12(a), astelehena

PENTRAGRAMA ENEA

Aurten musikako klaseetan notak ikasten ari gara eta honetarako pentagrama enea erabiltzen dugu.




Nota bakoitzak istorio bat eta abesti bat du.

Ezagutzen  dituzue  SOLferino alkatea, MIkel milani, LAxaro aitona, SImon sirenajolea, REpe rokeroa, DOmingo gorringo, FAtali mamua eta DOrotea dordoka?

SARTU HURRENGO LOTURAN eta ipuin eta abesti guztiak topatuko dituzue!

https://anjaritoi.wixsite.com/pentaenea

¿CÓMO ENCONTRARON EL FUEGO?

Ez dakigu zeinek asmatu zuen sua, baina teoria hau nola izan zitekeen azaltzen duen ipuin bat ikusi dugu gelan.

Suaren aurkikuntza oso garrantzitsua izan da historian eta hainbat erabilpen zituen:


  • Argia eman.
  • Animaliak uxatu.
  • Janaria prestatu.
  • Berotasuna eman.
EZ GALDU HURRENGO BIDEOA!



KiVa

Tutoretzako klaseetan, Finlandiako KiVa programa jarraituz bullyng edo jazarpenaren kontrako prebentzioa lantzen dugu.

Irakasleok gelan lantzeko materiala eta formazioa jaso dugu, guraso batzuk ere ikasturte hasieran egin genuen formakuntza saiora etorri zinaten.

Hala eta guztiz ere, denok modu berean joka dezagun, familiek etxean har ditzazkezuen neurriak topa ditzazkezue ondorengo loturan.


http://www.kivaprogram.net/basque/gurasoak/gurasoen-gida



MARTXOAK 8

Pasa den asteko Martxoak 8an emakumearen eguna aldarrikatzeko, hainbat jarduera eta solasaldi izan genituen geletan.


  • Urdaburutarrak ipuina irakurri eta honi buruzko eztabaida egin genuen.








  • LH2.mailako ikasleek "asmatzaileak" gaiaren harira, historian zehar egon diren emakume zientzilarien aurkezpena egin ziguten eta benetan oso interesgarria izan zela.



  • M8 leloa zuten pegatinak egin genituen.




  • "Oso familia normala" izeneko ipuina entzungenuen.

           http://www.solasegitekoipuinak.net/audio-liburu/oso_familia1.html


  • Azkenik "Brave" pelikula ere ikusi genuen.



     ARGAZKIAK:







OSTIRALEAN ARRIKRUTZERA GOAZ!

Kaixo!

Ostiralean (martxoaren 16an) Oñatiko Arrikrutz kobazuloetara goaz. Aurrehistoriaren gaiarekin jarraitzen dugu eta gure ezagutza sakontzeko asmoz, museora bisita egin bagenuen ere, oraingo honetan kobazuloak bisitatzera goaz.

http://www.xn--oatiturismo-1db.eus/eu/listings/arrikrutz-onatiko-kobak/



ERAMAN BEHARREKOA
  • Hamarretakoa, bazkaria eta ura.
  • Zapata eta erropa eroso eta egokia.
  • 2 € egunean bertan nahi izanez gero ekartzeko.
ORDUTEGIA
  • 9:00etan Ikastolan.
  • 16:30etan ikastolako aldapa behean.

  BERTARA JOATEKO IRRIKITAN GAUDE! 




2018(e)ko martxoaren 5(a), astelehena

HIZKI XEHEAREKIN HASI GARA

Jada iritsi da zuen seme-alabak hizki xehearekin hasteko garaia eta hortan hasi gara, beraz, hemendik aurrera, errefortzu gisa, etxean errepasatzeko ariketak eramango eramango dituzte.
Bi aste edukiko dituzte lan hauek egiteko, beraz, patxadaz hartu eta gainontzeko etxerako lanekin tartekatuz egitea gomendatzen dugu. Ondoren, bi aste pasatakoan, berriak bidaliko ditugu. Gelan lantzen dugunaren araberakoak izango dira bidalitako ariketak.

2018(e)ko martxoaren 2(a), ostirala

AURREHISTORIA ETA LEHEN GIZAKIAK

Gaur egun zeintzuk garen eta nondik gatozen jakiteko, garrantzitsua da aurrehistoria ere ulertzea.

Gai honetako proiektua familientzat zuzendutako "emanaldi pedagogikoa" egitea da eta bertan, lehen gizakien bizimodua antzeztuko dugu.

Juliani esker aurrehistoriako arma eta tresnen replikak ikusteko aukera izan genuen, Artetxe kalean duen museoan.



 Ba al dakizue lehen gizakiek musika jotzen zutela eta bitxiak ere egin zituztela?


Guk musikako klaseetan txalaparta probatzeko aukera izan dugu: ttakun-ttakun!



Plastikan ere, modelatzeko pasta eta makarroiak erabiliz, lepokoak egiten hasi gara! 




* Hemen dituzue museoko irteeraren argazkiak eta txalaparta jo genueneko bideoak.

https://photos.google.com/share/AF1QipMdRDlW66tigvsk2kYsFGdHFwvmBpUWQwgorEahWF3d1pP72Dgp1uiCvyILCXK5Ug?key=c0NUSTYtSXA4Q0QtWTNXM1l0VTBtbmpMQkNnNm9n




LETRA xehea

Aste honetan letra xehea lantzen hasi gara eta lehenengo probak zapata kaxetako gatzetan egin ditugu.

Ondoren, identifikazio lanak egin ditugu eta pixkanaka hauek paperean praktikatzen ere hasiak gara!

Oso garrantzitsua da hasiera batean ohitura onak hartzea, aurrerantzean grafomotrizitate ona izateko eta gure testuak ulergarriak izanik, komunikazioa bermatzeko.








MATEMATIKA MANIPULATIBOA

Jakin badakizue matematika manipulatiboa guretzat logika, kalkulua, sistema hamartarra, geometria lantzeko oinarria dela.

OINARRIZKO MATERIALA:

- Zotzak, garbantzoak
- Montessori txartelak
- Bloke logikoak
- Bloke geometrikoak
- Zuzen errealak
- Tangrama
- Puzzleak, dominoak, oca, uno kartak...
- Polikuboak
- Arbel txikiak





*Hemen dituzue azken hilabeteetan egin ditugun ariketa batzuk, etxean ere ideiak izan ditzazuen.

https://photos.google.com/share/AF1QipOuUOkNhUID35MqYE-7l6eF3NLX1__ThIqoB2MCbViS9NCJ53NdBKHoEty8o33xUw?key=MS1HSFR6bTE5LW5nWkFQa1JxU0djemxNNUNHUjBR


BURUZKO KALKULUA ENTRENATZEN!

Buruzko kalkuluak garrantzia handia du ikasturte honetan eta guk, gure gelan erabiltzen dugun jolas bat erakutsiko dizuegu:







HELBURUA:

-3 zenbakiren arteko batuketa eginez, buruzko kalkulua azkartzea modu ludiko eta dibertigarrian.

ARAUAK:
- Distantzia bat hartuz 3 babak arrautza kaxara bota behar ditugu eta lortutako puntuak batu egin behar dira.
- Lortu ditugun puntuen arabera, aurrera egiten dugu (Oca edo partxisa bezala)
- 100era lehen iristen denak irabazi egiten du.

ALDAERAK:
- Kaxetako zenbakiak aldatu 0aren trukua erabiltzea nahi badugu: 10 / 100 bezalako zenbakiak erabili.
- Zenbaki batzuk, kartzela, putzua, +10 / -10 izan daitezke (jokalariek adosten dituzte arauak)

BEHARREZKO MATERIALA:

-100eko taula
- 3 baba/garbantzo/ harri...
- Koloretako fitxak edo jokalari bakoitzari dagokion fitxa edo irudia.
- Arrautza kaxa (zulo bakoitzean zenbaki bat idatzi 1-10/12)
- JOLASERAKO GOGOA!

OLENTZERO ETA MARI DOMINGI 2017

OLENTZERO ETA MARI DOMINGIREN BISITA IZAN GENUEN ETA OPARI ZORAGARRIAK EKARRI ZITUZTEN GURERA!

Bakoitzarentzat "Jira eta Bueltan" liburua eta CD-a (bertan txikiagoak zireneko bideoak ikus ditzazkegu) etadinosauroen gaileta pakete bana ere jaso genituen.




Egun ezin hobeagoa izan zen!

Ez galdu argazkiak, benetan politak dira eta!

https://photos.google.com/share/AF1QipNq0VaKT1j6W6nhGiYEc_d_uSnuXzLHsOfG2Ce3psPnMKJ7Ug1M_uOTQO3UGb6TJw?key=U3RMXzZLMG5Db1M0YTRoYTBYZy1lZ0lKaktDeE9R

DINOSAUROEN GARAIA AMAITU DA!

Pena handiz dinosauroen garaia amaitu genuen. Bi hilabete horietan zehar, dinosauroen ezaugarri eta berezitasun asko ikasi genituen: nola hasi ziren, beraien bilakaera zein izan zen, nola desagertu ziren, zer jaten zuten, dinosauroen ezaugarriak eta zergatiak, fosilak eta sumendiak...

Proiektuaren amaierako lana dinosauroen bilduma bat osatzea izan zen eta horretarako, adituen taldeak osatu genituen, taldeka dinosauroen informazioa topatzeko. Honez gain, gaztelaniaz ere bideo (dinotren) eta liburuez baliatu ginen.






Gainera, fosilak aztertu genituen, puzzleak egin genituen, Mufomira irteera egin genuen, maketa bat sortu genuen, sumendiaren esperimentua egin genuen...




   
             


*Hemen aurki ditzazkezue proiektuan zehar egindako hainbat ekintza:

https://photos.google.com/share/AF1QipMYWScVh5MpclZkKA74SSaZCG2thItDFOdOGTiP_7np13-zYkuerG7zZW5M1XAiXA?key=QmxZQnFsczdPaTNzWmpDTFVoYmRCX2FXdng0WHhB







BERRIZ BUELTAN GATOZ!

Aspaldian Blogean gure berri eman ez badugu ere, lanean aritu gara hilabete hauetan.

Abenduan ingeleseko "Fire" gaiarekin lotuta, euskaran, gaztelanian, matematikan, natur-gizarte zientziatan eta ingelesean "Pancake" inguruko proiektu bateratua egin genuen.

Euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez, errezetak idatzi eta erosketa zerrendak egin genituen, matematikan beharrezko produktuen estimazioak, estatistika eta bataz bestekoak egin ostean, erosketak egin genituen eta benetazko faktura gure  estimazioekin konparatu genituen eta azkenik natur eta gizarte zientziatan "pancake-ak" praktikan jarri genituen.

Edarki pasa genuen!



*Hemen dituzue proiektuan zehar ateratako argazki batzuk:

https://photos.google.com/share/AF1QipMKiS2EOHyrYncDmQfHB5Sp0C62kwJVHbh1ezyIVblnOoKES08X6yd-IejSBRxAzg?key=SUN5cWI3YzRxUjg5Qm84bnMtWnVwZUFsb3A2SGZR