2017(e)ko urriaren 28(a), larunbata

ASTE HONETAKO MIKROPROIEKTUAK

Aste honetan, honako mikroproiektuak egin ditugu:

1- KONTZIENTZIA FONOLOGIKOA: (hitz bakoitzaren silabak kontatu eta sailkatu).


2- IRAKURKETA- IDAZKETA (esaldiak- hitzak-silabak landu, kopia egin eta marrazki-hitz elkarketen jolasa).








3-KONTZIENTZIA FONOLOGIKOA-IRAKURKETA-IDAZKETA: Silabak landu,  hitzak osatu eta bakoitzak arbelean idatzi)







UNIBERTSOAREN PROIEKTUA EGITEN HASI GARA!!!

Dakizuen bezala, gai honetan Unibertsoaren inguruan gauza ezberdinak ikasten ari gara, eta ikasitako hori 5 urteko haurrei aurkeztea iruditu zaigu egokia denok elkarbanatu dezagun ikasitakoa.
Horretarako, jada hasita gaude eguzki sistemako marrazkiak egiten, astronautena, euria nola sortzen den, solido-likido-gas.... ondoren informazioa idatzi eta azaldu ahal izateko.


















LIBURUTEGIRA BISITA (ARGAZKIAK)

















2017(e)ko urriaren 24(a), asteartea

LIBURUTEGIRA BISITA

Bihar, osteguna, liburutegira bisita egingo dugu. Bertako arduradunek, liburutegiaren erabilera azalduko digute eta LH1 mailako haurrentzat egokiak diren liburuak gomendatu. 3 txandatan joango gara eta talde bakoitzak ordubete inguru egingo du bertan.
Ondoren, argazkiak jarriko ditugu, zuek ere izan dezazuen gure bisitaren berri.

ESPERIMENTUA



Aurreko astean familian egiteko esperimentu bat proposatu genizuen, aukeran argazki batzuk ikastolara ekarriz.

Materiaren egoera aldaketak aztertu ditugu eta konturatu gara Lurra, gure planeta ura likido egoeran duen planeta bakarra dela eta hortik abiatuz. Urak ematen dituen aldaketak aztertu ditugu:

 Likido-Solido-Gas

Ikertze lanetan hasitan euria nola sortzen den ere ikusi dugu.

Hona hemen LH1. mailako familia batek egindako esperimentuaren azalpena: BIKAINA!

https://docs.google.com/a/elgoibarikastola.net/document/d/1Y7OoRvw3AbdAgywiWzCWQxhA7UC0Qw5595ol6ZuXO_Y/edit?usp=sharing

2017(e)ko urriaren 23(a), astelehena

¿A qué sabe la luna?

 Michael Grejniec-en  ipuina landu dugu gaztelaniako klaseetan. 




Talde lana eta kooperazioaren beharraz ohartarazten gaitu kontakizun honek.Desberdinak izan arren, batak besteak dituen ezaugarriak eta gaitasunak errespetatuz eta kontuan izanik, helburu komun bat lortzea errazagoa dela erakusten digu. 

Hona hemen gelan erabili dugun ipuinaren link-a:

Familian  berriz ere irakur dezakezue, gelan asko gozatu dugu eta!

On egin! 

https://www.slideshare.net/mdm1410/a-qu-sabe-la-luna-58531516








2017(e)ko urriaren 19(a), osteguna

MATEMATIKA MANIPULATIBOA - DESKONPOSAKETAK


Kaixo!


Matematika lantzeko modu desberdinak erabiltzen ditugu gelan. Oraingoan tapoiekin eta arbel txikiekin jardun dugu deskonposaketak egiten talde txikietan. Hamar arteko zenbakiak batuz eta kenduz zenbaki konkretu bat lortzea zuten helburu.  

Hona hemen argazkiak!