2017(e)ko urtarrilaren 11(a), asteazkena

3rd UNIT: THE GIANT



GAI HONETAKO HELBURU NAGUSIAK:
Munstro edo erraldoi bati beldurra izatearen antzezpena.
Amets eta amesgaiztoei buruz hitz egiten saiatzea.
Zenbakiak, koloreak eta gorputzeko atalak birgogoratzea.

LANDUKO DITUGUN HITZAK:
ERRALDOIA                               AHOA
ESKAILERA                                ZUHAITZA
LAINOA                                        ETXE HANDIA
LOGELA                                      ETXE TXIKIA
HANKA                                        NEKATUTA EGON
TRIPA                                          GOSE IZAN
OINA                                            JAN
AMETSA


BIDEO INTERESGARRIA:


2017(e)ko urtarrilaren 8(a), igandea

IGERIKETA IKASTAROA


IGERIKETA IKASTAROA

Gogoratu bihar hasten dugula igeriketa ikastaroa (2017-01-09)!!!
  • 9etan LH1A gelakoak (Bertan gelakoak). Kiroldegian elkartuko zarete!!
  • 10etan LH1B gelakoak (Joseban gelakoak)
  • 11etan LH1C gelakoak (Maialenen gelakoak). Nahi duenak bertan jaso dezake umea 12:15ak aldera.

Igerian ikasteaz edo trebatzeaz gain, ikastaro honek alderdi askotan garatzeko aukera ematen digu:
  • Autonomian aurrera egiten: arropak bakarrik erantziz eta jantziz, norbere gauzetaz arduratuz, aldagelatan gauzak txukun lagaz, etabar.
  • Leku ezberdinetan izan beharreko jarrera barneratu: ibilbidean zehar beren segurtasunerako irakaslearen argibideak jarraituz, kiroldegiko beste erabiltzaileak errespetatuz, etabar.

GOGORATU: euria egingo balu edota iragarrita balego DENEK aterkia eraman beharko lukete. Norbaitek eramango ez balu besteengan eragina baitu (aterkia partekatu behar dute eta gehiago bustitzen dira).