2019(e)ko martxoaren 26(a), asteartea

5th unit: HOCUS´BIRTHDAY



HOCUS´BIRTHDAY

Hocusen urtebetetze eguna da eta Lotusek  ezer jakingo ez bazuen bezala ari da jokatzen. Hocus parkean dagoen bitartean, Lotus, urtebetetze festa sorpresa antolatzen ari da eta lagun guztiak telefonoz gonbidatzen ditu. Lagunak festara bidean doazenean, Hocusekin gurutzatzen direnez, berari oparituko dizkioten opariak ezkutatu behar dituzte eta bere urtebetetze eguna dela gogoratuko ez balute bezala jokatzen dute. Hocus minduta eta triste itzultzen da etxera baina Lotus eta bere lagun guztiak hantxe daude bere zain. 

GAI HONETAKO HELBURU NAGUSIAK:
- Umeek istorioaren zehar hainbat emozio adierazteko aukera izango dute: tristura, etsipena, sorpresa, urduritasuna...
- Umeek telefono deiak egiten eta lagunak festa batera gonbidatzen ikasiko dute. 
- Umeek urtebetetze eguneko abestia ikasiko dute baita beraien urtebetetze egunari buruz hitz egiten ere.

LANDUKO DUGUN HIZTEGIA:
Lemonade, Balloons, Telephone, Cake, Pop corn, Crisps, Birthday card, Birthday party, Present, Sad, Happy, To get up, To bring, To phone, To wake up

LANDUKO DITUGUN ABESTI ETA ERRIMAK:
- Presents  
- 7 little candles 
- It’s my birthday 
- In and out the big tall branches

BIDEO INTERESGARRIAK:






2019(e)ko martxoaren 24(a), igandea

TXALAPARTA

Lehen gizakien gaiarekin bukatzeko, gure ikasleek euskal instrumentu zaharrenetariko bat ezagutzeko aukera eduki dute: txalaparta. Ezagutzeaz gain musika tresna hau jotzeko aukera eduki dute eta oso gustura aritu dira!