2017(e)ko azaroaren 21(a), asteartea

2nd UNIT: FIRE




GAI HONETAKO HELBURU NAGUSIAK:
Ikasleek "pancake"ak egiten ikastea
Suaren arriskuaz jabetzea eta emergentzitako zenbakira deitzen ikastea

LANDUKO DITUGUN HITZAK:
FLOUR                                   KITCHEN
MILK                                      SMOKE
BOWL                                     FIRE
PANCAKE                              DIRTY HANDS
PAN                                         CLEAN HANDS
FLY                                          TO SMELL
WATER                                   TO COUGH
FIRE-FIGHTER

LANDUKO DITUGUN ABESTI ETA ERRIMAK:
- Errimak:
MILK AND FLOUR
STIR A PANCAKE
- Abestiak:
PANCAKES FOR EVERYONE
KITCHEN´S BURNING

BIDEO INTERESGARRIA:



2017(e)ko azaroaren 16(a), osteguna

1 GAIA: UNIBERTSOA (Aurkezpenak)

Hona hemen zuen seme-alabek HH05ekoei egindako aurkezpenak:




Resultado de imagen de planetas




                                                    UNIBERTSOA (Klikatu hemen)

2017(e)ko azaroaren 7(a), asteartea

Santa Zezilia eguna (tapa eskaera)






Kaixo Familia,

Santa Zezilia eguna gerturatzen ari zaigu eta instrumentuak egiten hasi behar garenez, eskatuko genizueke plastikozko tapak ekartzea. Ume bakoitzak 2 ekarri beharko ditu eta zenbat eta handiagoak hobe.





Mila esker,

AURREKO ASTEKO PROIEKTUAK

Aurreko astean honako mikroproiektuak izan genituen:

1- GRAFOMOTRIZITATEA (hasieran gatzarekin eta ondoren paperan H,L hizkiak)










2- KONTZIENTZIA FONOLOGIKOA-GORPUTZ ESKEMA (gorputz-eskema erabiliz, hitzak sortu eta ondoren, sortutako hitzak idatzi)



3- KONTZIENTZIA FONOLOGIKOA (esaldiak, hitzak, silabak eta hizkiak landu eta esaldien ordena).






2017(e)ko azaroaren 6(a), astelehena

SISTEMA HAMARTARRA

Kaixo,

Pixkanaka hasi gara sistema hamartarraren inguruko lehenengo azalpenak ematen eta matematika manipulatiboa erabiliz, kontzeptu berri hauek barneratzen hasiak gara.

Batzuetan, txitxirioak erabiltzen ditugu, beste batzuetan tapoiak eta gaurkoan, egurra eta haria!

Ariketa desberdinak egin ditugu:

1.- Kaxa batean genituen tamaina bereko (batekoa) egur pieza guztiak atera zenbatzeko garaia iritsi da,  horretarako bolondresak irtetzen hasi eta 10eko multzo edo paketeak egin dituzte, beti orden berbera jarraituz, zenbatzerako orduan lagungarri izango dena.


2.- Ondoren, 10eko multzo bat egitean hariz inguratu dugu, identifikatzen laguntzeko.



3.- Piezak kontatzen amaitzean konturatu gara, batzuk solte zeudela eta beraz, ezin genuela paketerik osatu.


4.- Arbela atera eta denen artean, multzoak edo hamarreko  (H) paketeak kontatzen joan gara eta konturatu gara : 14 pakete zeudela! eta noski 6  pieza... talde gabe zeudenak! EHUN ETA BERROGEITA SEI!

5.- Orduan arbelean idatzi eta hara! hamarrekoetan ere, batekoetan bezala, 10 baino + daudenean,  zutabe berria sortzen da!


6.- Beraz, zutabe berriari E (ehunekoak) deitu diogu eta ehuneko pakete handi bat sortu dugu.



7.- Azkenik, kopurua montessori txarteletan irudikatzen amaitu dugu, saiakera batzuk egin ostean, erantzun zuzenak lortuta.



8.- 149 zenbakia  deskonposatzean 100 + 40 + 6  lortzen dela ohartu gara eta alderantziz.



IKUSI DUZUEN BEZALA, EZ DA GAUZA HANDIRIK BEHAR MATEMATIKA LANTZEKO. 

ATERA  GORDETA DITUZUEN MAKARROIAK ETA EKIN JOLASARI!

EMANALDI PEDAGOGIKOA

Oharrean adierazi genizuen bezala, data aldaketa egon da lehenengo emanaldi pedagogikoan. AZAROAREN 16AN, ostegunean, izango da 16:40an.
Gogoan izan, sarrera 16:35ak ostean izango dela, zuen seme-alabek erabiltzen duten ohiko atetik.

Barkatu eragozpenak,

2017(e)ko azaroaren 4(a), larunbata

ZINEA: BALLERINA PELIKULA


Kaixo!

Asteazkenean, azaroaren 8an Herriko antzokira joango gara Ballerina pelikula ikustera. Hona hemen pelikularen sinopsia eta trailerra:

SINOPSIA


Felicia neskatila umezurtz bat da, ausarta eta amets bakarrarekin: dantzari bilakatzea. Ametsa egi bihurtzeko bidean bere lagun min den Victorren laguntza izango du. Gazte asmatzaile honekin Feliciak abentura zirraragarriak biziko ditu Paris hiriburu magikoan.


TRAILERRA