2018(e)ko abenduaren 19(a), asteazkena

II. MARRAZKI LEHIAKETA LXXIV. JUAN MUGUERZA KROSA 2019

Kaixo!!

Aurten ere etorri zaigu LXXIV. Juan Mugertza kroseko marrazki lehiaketa. Parte hartu nahi duenak urtarrilaren 8rako ekarri dezala marrazkia Ikastolara.


Hementxe dituzue lehiaketako oinarriak:



ANTOLATZAILEAK: Mintxeta Atletismo Taldea eta Elgoibarko Udaleko Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapeneko Saila.

PARTE-HARTZAILEAK: Lehiaketa honetan, Elgoibarko 6 eta 12 urte bitarteko edozein haurrek har dezake parte.

GAIA: 2019ko LXXIV. Juan Muguerza Krosa, herriaren eta lasterketaren arteko harremana.

MODALITATEA: Lanen aukeraketa errazteko, marrazkiak 220 x 300 milimetroko (DIN A4) lamina normalizatuetan aurkeztu beharko dira (paperean edo kartulinan).

Teknika librea izango da; kolorezko arkatzak, errotuladoreak, tintak, akuarelak, collagea e.a. erabili ahal izango dira.

AURKEZTEKO EPEA: 2019ko urtarrilaren 8a.

AURKEZTEKO LEKUA: Udaleko Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapeneko Saila.

LANAK: Partaide bakoitzak, gehienez lan bat aurkeztu ahal izango du. Lanek originalak izan beharko dute. Ezin dira aurkeztu beste lehiaketa batean saritutako lanak.

LANEN IDENTIFIKAZIOA: Marrazki bakoitzaren atzean izenburua edo leloa bakarrik jarriko da.

EPAIMAHAIA: Mintxeta Atletismo taldeko kide bat, Udaleko Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapeneko Teknikaria, Ludotekako Koordinatzailea eta marrazketan aditu bat.

IRABAZLEAREN IZENA: Epaimahaiaren erabakia irabazleei zein hedabideei jakinaraziko zaie.

MAILAK ETA SARIAK: Aurkeztutako lanen aukeraketan adina eta ikasketa maila izango dira kontuan. Lanaren alderdi hezitzailea ere baloratuko da. Lehiaketan, bestalde, ondorengo mailak izango dira:

1- Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleak.
2- Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleak.
3- Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleak.

Saria: Maila bakoitzean bi sari egongo dira. Sariak herriko kirol dendetan erabiltzeko erosketa txartelak izango dira.

SARI BANAKETA: 2019ko urtarrilaren 12an izango da, 19:30ean, Udaletxean 2017ko Juan Muguerza Kroseko korrikalarien aurkezpena baino lehen.

ERAKUSKETA: Saritutako marrazkiak Kiroldegian egongo dira ikusgai, otsailaren 1etik 28ra bitartean.

LANAK JASOTZEKO EPEA: Marrazki sarituak antolatzaileen esku geratuko dira, eta horiek izango dira marrazkiak argitaratzeko eskubidea izango dutenak, betiere, egilearen izena aipatuta. Saritu gabeko lanak Udaletxean jaso ahal izango dira.

OINARRIAK ONARTZEA: Lehiaketa honetan parte hartzeko, oinarri hauek guztiak onartu beharko dira.

2018(e)ko abenduaren 13(a), osteguna

DINOSAURUEN GAIA


Dakizuen bezala, dinosauruen gaia lantzen ari gara. Dinosauruen berezitasunak aztertu ditugu, plastilinarekin hauen replika txikiak egin ditugu, gelako txoko txurira ekarritako liburu, argazki eta piezak  behatu ditugu... eta beste hainbat ekintza dauzkagu egiteko oraindik.
Pasa den asteartean Elgoibarko fosil eta mineralen museora, Mufomira, irteera egin genuen LH 1.mailako ikasle eta irakasleok. Fosil eta dinosauruen informazio bila abiatu ginen bertara. 

Hona hemen irteerako argazkiak!







2018(e)ko abenduaren 4(a), asteartea

JOLAS DIDAKTIKOAK

Kaixo!

Partekatuko dizuegun hurrengo esteka honetan lehenengo mailako ikasleentzako aproposak diren jolas didaktikoen zerrenda bat duzue. Gabonak gertu ditugu eta hemen dituzue hainbat aukera polit.

EGIN KLIK



products_3221_cartas-uno-basico.jpg