2017(e)ko ekainaren 27(a), asteartea

UDARAKO AHOLKUAK

UDAKO OPORRETARAKO GOMENDIOAK
Lehenengo maila amaitu zaigu eta gure “txikitxoak” beraien lehen urrats sendoak ematen ari dira. Badakizue etxe bat eraikitzerakoan oinarri tinkoak izatea oso garrantzitsua dela, baita ikaskuntzan ere. Beraz, ikasturtean zehar landurikoa errepasatzea ezinbestekoa da.   
Horregatik, gogoratu ikasturte honetarako hainbat helburu genituela ezarrita eta iraileko bileran aipatu zirela:
Euskara:
  • IRAKURRI  
  • ULERMENA landu
  • IDAZLAN libreak ekoiztu (argumento eta hizki ulergarriekin ekoiztuz)
Matematika:
  • ZENBAKIAK 100 arte
  • SERIAZIOAK (+1,+2,-1,-2)
  • BATUKETAK (eramanarekin)
  • KENKETAK (eramanik gabe)
  • ORDULARIA (puntuan, laurdenak, erdiak, laurden gutxi)
  • LOGIKA buruketak
  • ASTEKO EGUNAK, HILABETEAK, URTAROAK

Irakurtzen eta idazten ikasita, beraien lehen liburuak irakurtzen hasiak dira, baita lehen idatzitxoak idazten ere. Aukera bikaina dute beraien artean postalak eta eskutitzak bidaltzeko uda honetan!!
Baita Ikastolara bidaltzeko aukera ere, irailetik aurrera irakurri ditzakegunak!!
Udarako testu-liburu dezente egon ohi dira, baina, interneten ere webgune anitz aurkitu daitezke. Hona hemen lanketa ezberdinak bideratzeko link gomendagarri batzuk:

Eta gogoratu:
OPORRAK ONGI PASATZEKO, ATSEDEN HARTZEKO ETA FAMILIAN EGOTEKO DIRA!!!

Tarteka lanak egin daitezke, baina, arazorik edo giro txarrik sortu gabe. Beraz, lasai hartu eta beraiekin egoteko tarte atsegin bezala hartu. Zuen seme-alabek merezi duten arreta eta garrantzia emanez.  

2017(e)ko ekainaren 23(a), ostirala

PROIEKTUAK AMAITU DITUGU!!
saguzarrak
hodeiak
baleak
beltxarga
untxiak
biziaren sorrera
ura
usoak
paradisuko hegaztia
kobrak
dortokak
sugeak
zuhaitzak
marrazoak
animalia basatiak
hegaztiak

Pilo bat elementu aztertu ondoren eta horien inguruko datuak ezagutu ondoren, amaiera eman diogu proiektuari.
IMG_20170522_155139_HDR.jpg IMG_20170517_144357739_HDR.jpg IMG_20170531_095035339.jpg
Hau bai lana!!! Irakurri, idatzi, sailkatu, berridatzi, aurkezpen idatzi egin… Sekulako ikerketa egin dugu!!

Eta zenbat era desberdin aurkezteko!! Txostena, ordenagailu bidezko aurkezpena, horma-irudia, silueta, txistera, liburua, kaxa…

Gelako lagunei aurkeztu diegu lehendabizi. Azkenik, HH05 urteko ikasleak geure geletara etorri dira gure aurkezpenak entzutera.
IMG_20170620_112958014.jpg IMG_20170620_112939928.jpg
20170612_113609.jpg


2017(e)ko ekainaren 22(a), osteguna

BASONDO-TXANGOA
Eguna oso iluna esnatu bazen ere, azkenean eguraldiak gure txangoa errespetatu zuen. Tenperatuta bikaina izan genuen Basondoko basoan eta zelaietan animaliak ikusteko.  
Gaiarekin eta proiektuekin jarraitzeko asmoz, bertan aurkeztu zizkiguten animalien inguruko datuak ezagutzeko aukera izan genuen:
IMG_20170602_114223035.jpg IMG_20170602_105209885.jpg
IMG_20170602_120225202.jpg
Ugaztunak
Erruleak
Narraztiak
Hegaztiak
Ehiztariak
Gauez esna daudenak
Etxe-abereak
Animali basatiak
...
IMG_20170602_103605458.jpgIMG_20170602_111516727.jpg
IMG_20170602_112104353.jpgIMG_20170602_113807844.jpg
IMG_20170602_115011030.jpgIMG_20170602_120104644.jpg
Pare bat ordutako bisitaren ostean, atsedeneko tartea izan genuen: hamarretakoa jan, jolastu, SantimamiƱe kobazuloaren atarira joan, bazkaldu…
IMG_20170602_122703968.jpgIMG_20170602_122724412.jpg
IMG_20170602_131815477.jpg
Izozkia jan eta denbora gehiago izan gabe, bueltako autobusa hartu behar izan genuen!
Egun polita benetan.
Eguneroko gelako dinamika alde batera lagata, talde giroan gozatzeko eta ikasteko aukera bikaina izan genuen.

IMG_20170602_153005698.jpg IMG_20170602_153047279.jpg
IMG_20170602_152828051.jpg
Ostiralean San Roke auzoan izan ginen!!

Goizean goiz gelan elkartu bezain laster irteera honen helburua zehaztu genuen. Bete beharreko arauak ere birgogoratu genituen. Ibilbidea hasteko irrikitan geundenez koadernoak, arkatza eta borragomak eskuetan genituelarik Ikastolatik irten eta tipi-tapa San Rokeruntz oinez hasi ginen. Bidean zehar gindoazela naturako elementuak behatuz aritu ginen. Iritsitakoan talde txikietan banatu eta ingurua behatuz jarraitu genuen. Bazegoen bai zer idatzi:
bizidunak (animaliak eta landareak) eta bizigabeak.
IMG_20170525_100615814.jpgIMG_20170525_100331760.jpgIMG_20170525_101456426.jpg
Lan asko egin genuen bai, baina gustura eta tarteetan ur asko edan genuen tenperaturak izugarri igo zuen eta.
Geroago hamarretakoa jan eta jolasean gozatzeko ordua iritsi zitzaigun.
IMG_20170525_104206942.jpg IMG_20170525_104307669.jpg IMG_20170525_104410653.jpg
Irteera ahaztezin honen bukaeran argazki dotore batzuk atera zizkiguten eta astiro-astiro izerdi patsetan bueltatu ginen.
IMG_20170525_113850099.jpg
IMG_20170525_114020884.jpg
IMG_20170525_114246003.jpgIMG_20170525_114556660.jpg

Ikastolara iritsi baino ez…. a ze tripa zorroa!! eramandako materiala gorde ondoren tximista bezain laster bazkaltzera.


Beroa pasatzeaz gain, gauza asko ere ikasi genituen...zuhaitzak, lore desberdinak, bizigabeak…