2019(e)ko ekainaren 20(a), osteguna

WEBGUNE INTERESGARRIAK

Kaixo!

Mezu honen helburua zuen seme alabekin eduki desberdinak modu ludiko batean lantzeko baliabideak eskintzea da. Bertan hainbat esteka aurkituko dituzue. Horien bitartez hainbat aspektu landu daitezke (kaligrafia, irakurketa-idazketa, matematika, logika jolasak...etab.). Animatu eta probatu! 

BALIABIDEAK
KALIGRAFIA /CALIGRAFIA:
Kopiak egiteko plantilla (xehez) / plantilla para hacer copias (minúscula):
Hizkien norabidea ikasteko /para aprender la dirección de las letras:

IRAKURKETA IDAZKETA / LECTO-ESCRITURA:
Fonema bakoiztarekin ariketa pilla bat daude / ejercicios con diferentes fonemas:
Txikiz irakurri eta idazteko /  para poder leer y escribir en minúscula:
Silabak elkartu (xehez) / junta las silabas (minúscula):
Ordenagailurako jolasa (deskargatu ordenagailuan)/ juegos para ordenador (descardar en el ordenador):
Tabletean deskargatzeko jolasa / juego para Tablet:

MATEMATIKA / MATEMÁTICAS:
Matematika lantzeko palilloekin, piramidea, batuketak eta kenketak… (online): juego con palillos, pirámide de sumas y restas….(online):

LOGIKA ETA DENBORAPASAK / LOGÍCA:


2019(e)ko maiatzaren 27(a), astelehena

MESOPOTAMIA

Kaixo!!

Orain dela gutxi ikasturte honetako azken aurreko gaiari amaiera eman genion. Mesopotamiarekin bukatzeko, taldeka garai hartako eraikinak diseinatu eta egin genituen. Hona hemen taldeka eraikitako maketak! 

















Eta orain NATURA gaiarekin hasiko gara!

2019(e)ko maiatzaren 26(a), igandea

2.EMANALDI PEDAGOGIKOA - TXANGOA

KAIXO!

IKASTURTE AMAIERAREKIN BATERA EMANALDIA ETA TXANGOA BERTAN DITUGU.


EMANALDIA - MAIATZAK 28, ASTEARTEA

TOKIA: Erdiko Aretoan.
ORDUA: 16:40tan.
SARRERA: Umeen sarrera-irteeratik izango da.

Bertan espero zaituztegu!

TXANGOA - MAIATZAK 29, ASTEAZKENA

NORA: Kortezubiko Basondo babeslekua

EGUNA: Maiatzak 29, asteazkena.

IRTEERA: Goizeko 9:00etan Ikastolan.

ITZULERA: Arratsaldeko 16:30tan Ikastolako aldapa behean.

HELBURUAK:

·         Naturari buruzko ezagutza sakontzea.
·         Ingurumena eta natura zaindu eta babestea.
·         Ikasleen autonomia garatzea.
·         Ikasleen arteko harremanak sendotzea.
·         Elkarbizitza arauak errespetatu eta betetzea.


ERAMAN BEHARREKOA:

·         Hamarretakoa, bazkaria  eta ura.
·         Bisera eta eguzkitako krema.
·         Jantzi eta zapata egokiak.

·         Egunean bertan nahi izanez gero 2€ gozokiak edo izozkia erosteko.

2019(e)ko maiatzaren 16(a), osteguna

THE PHOTOGRAPH




Udako egun zoragarri horietako bat da. Ratek oporretara doala esaten du eta Hocusek eta Lotusek faltan botako dutela erantzuten diote. Halako batean Hocusi ideia bikain bat bururatzen zaio: argazki bat aterako dute oroigarri moduan. Baina arazo txiki bat dute, ez dute argazki kamararik. 


Bien bitartean, parkean neskatxa bat dago aulki baten eserita eta honek bai, honek kamara bat dauka poltsa baten barruan. Ados jarri eta momentu baterako kamara hartzea erabakitzen dute hirurek. Neskatxa esnatzean, kamara falta duela konturatzen da eta negarrez hasten da. Hirurek hori ikustean, damutu egiten dIra eta Ratek kamara itzultzen dio. Neska Hocus eta Lotus munstro batzuk direlakoan erabat beldurtzen da baina hauek beraien burua aurkeztu eta duten arazo txikia azaldu eta gero, neska prest agertzen da pare bat argazki atera eta beraiei emateko. 

GAI HONETAKO HELBURU NAGUSIAK:

  • Antzerkiaren bidez, Ikasleek beraiena ez den zerbait hartzean, sentitzen dena biziko dute, hau itzultzen eta barkamena eskatzen ikasiko dute.
  • Benetako eta gezurretako argazkiak aterako dituzte.
  • Oporretako planei buruz hitz egiten saiatuko dira.
LANDUKO DUGUN HIZTEGIA:

Camera, Summer, Winter, Sun, Holiday, Photo, Girl, Boy, Bag, Monster, To take a photo, To go away, To have an idea, To smile, To steal.

LANDUKO DITUGUN ABESTI ETA ERRIMAK:

  • Going away
  • I am going
  • Hocus goes round the sun
  • Click, click, zoom


BIDEO INTERESGARRIA:



2019(e)ko apirilaren 11(a), osteguna

ASTE SANTURAKO GOMENDIOAK

Aupa!

Oporrak gainean ditugu eta mezu honen helburua 15 egun horietan etxean errepaso lana egiteko gure gomendioak zuei helaraztea da.


- Egunero 10-15 minutu irakurtzea (letra xehez edo larriz).


- Letra xehea lantzea.


- Zenbakiak errepasatzea (0-70).


- Bi zifrako batuketak eta kenketak lantzea.


Eta ez ahaztu... deskantsatu eta ondo pasatu!






2019(e)ko apirilaren 8(a), astelehena

21.KORRIKA

BADATOR KORRIKA!


Ostiralean Elgoibarren izango dugu, beraz, guk ere "KORRIKA TXIKIA" ospatuko dugu Herri Eskolako ikasle eta irakasleekin batera.








Horretarako, ostiralerako hau behar dugu:


-HIRU KATEORRATZ (imperdible)


-PLASTIKOZKO ZORRO BAT 

-KAMISETA EDO JERTSE URDINA


2019(e)ko apirilaren 4(a), osteguna

XXVI. J.GURRUTXAGA KROSA

GOGORATU!!

Igandean, apirilaren 7an goizeko 10:30etatik aurrera XXVI. J. Gurrutxaga krosa ospatuko da, Elgoibarko kaleak giro atseginez beteko direlarik.




2019(e)ko apirilaren 3(a), asteazkena

2019(e)ko apirilaren 2(a), asteartea

3.HIRUHILEKOA





DENBORA AURRERA DOA ETA AZKENENGO SPRINTA JOTZEA FALTA ZAIGU.
HIZKI XEHEZ IDAZTEARI EKIN DIOGU. DAGOENEKO HAINBAT GRAFIA ARIKETA EGIN DITUGU.
HURRENGO PAUSOA KOPIAKETA LABURRAK AHAL DENIK ETA TXUKUNEN ETA NORABIDE ARAUAK ZAINDUZ EGITEA IZANGO DA.
HEMENDIK AURRERA AGENDAKO OHARRAK XEHEZ IDATZIKO DITUGU.
ETA GAINERA INPRENTA HIZKIZ IDATZITAKO IPUINAK IRAKURTZEN HASIKO GARA.




JUUL KANPAINA

Aupa!

Gaur Juul kanpainarekin lotuta bozkaketa eguna eduki dugu. Bertan gure ikasleek egun hauetan zehar entzun duten ipuinetatik haien gustokoena zein izan den aukeratu dute. 

Hauek izan dira gelan irakurri ditugun liburuak:

- Kakamerke pirataren beldurrak.
- Lehoiaren maskara.
- Intxaur azpian.
- Martzial ume normalaren istorio izugarri harrigarria. 







2019(e)ko martxoaren 26(a), asteartea

5th unit: HOCUS´BIRTHDAY



HOCUS´BIRTHDAY

Hocusen urtebetetze eguna da eta Lotusek  ezer jakingo ez bazuen bezala ari da jokatzen. Hocus parkean dagoen bitartean, Lotus, urtebetetze festa sorpresa antolatzen ari da eta lagun guztiak telefonoz gonbidatzen ditu. Lagunak festara bidean doazenean, Hocusekin gurutzatzen direnez, berari oparituko dizkioten opariak ezkutatu behar dituzte eta bere urtebetetze eguna dela gogoratuko ez balute bezala jokatzen dute. Hocus minduta eta triste itzultzen da etxera baina Lotus eta bere lagun guztiak hantxe daude bere zain. 

GAI HONETAKO HELBURU NAGUSIAK:
- Umeek istorioaren zehar hainbat emozio adierazteko aukera izango dute: tristura, etsipena, sorpresa, urduritasuna...
- Umeek telefono deiak egiten eta lagunak festa batera gonbidatzen ikasiko dute. 
- Umeek urtebetetze eguneko abestia ikasiko dute baita beraien urtebetetze egunari buruz hitz egiten ere.

LANDUKO DUGUN HIZTEGIA:
Lemonade, Balloons, Telephone, Cake, Pop corn, Crisps, Birthday card, Birthday party, Present, Sad, Happy, To get up, To bring, To phone, To wake up

LANDUKO DITUGUN ABESTI ETA ERRIMAK:
- Presents  
- 7 little candles 
- It’s my birthday 
- In and out the big tall branches

BIDEO INTERESGARRIAK:






2019(e)ko martxoaren 24(a), igandea

TXALAPARTA

Lehen gizakien gaiarekin bukatzeko, gure ikasleek euskal instrumentu zaharrenetariko bat ezagutzeko aukera eduki dute: txalaparta. Ezagutzeaz gain musika tresna hau jotzeko aukera eduki dute eta oso gustura aritu dira!








2019(e)ko otsailaren 19(a), asteartea

4th unit: RAT´S TREASURE

GAI HONETAKO HELBURU NAGUSIAK:
Erropa desberdinen izenak ikastea.
Altxor desberdinak deskribatzea eta objetu desberdinen trukaketaren antzezpena.

LANDUKO DITUGUN HITZAK:
BALL                       BOOK
CD PLAYER           TEDDY BEAR
COAT                       STONE
HAT                          MARBLES
SCARF                     CAR
CLOCK                   TREASURE
TO SLEEP               TO SWAP
TO DANCE

LANDUKO DITUGUN ABESTI ETA ERRIMAK:
- Cold, cold, cold 
- What are you wearing today? 
- Swapping chant 
- Give me back my ball 
- Dance with me 


BIDEO INTERESGARRIA:


2019(e)ko otsailaren 13(a), asteazkena

LH 1 EKO EMANALDI PEDAGOGIKOA

KAIXO!

LEHEN GIZAKIEI BURUZ IKASI DUGUNA ERAKUSTEKO IRRIKITAN GAUDE, BERAZ, IRITSI DA EMANALDIA EGITEKO MOMENTUA. 

HEMEN DUZUE GURE GONBIDAPENA!


2019(e)ko urtarrilaren 29(a), asteartea

OHARRA

Otsailaren 4an Santa Ageda bezpera ospatuko dugunez, OSTIRALA, OTSAILAK 1, IZANGO DA IGERIKETA IKASTAROKO AZKEN EGUNA.


Gogoratu!

Lehen Hezkuntzako ikasleak baserritarrez jantzita eta makila batekin etortzea eskertuko genizueke. Zapi loreduna edota kolore bizikoa janztea da ohitura. Horrez gain, neskek buruko zapia eta mutilak txapela ere jantzi ohi dute.

Baserritar arroparik ez duena, neska zein mutila, urdinez jantzita etor daiteke: jertse edo beroki urdina, praka bakero / urdina, artilezko galtzerdi zuriak praken gainetik, mendiko botak, txapela eta loredun zapia.

Kalejira 15:30ean hasiko da Ikastolan eta amaitzean, zuen seme-alabak 16:30ean Plaza Handian jaso beharko dituzue.

Euria egingo balu ekitaldia Ikastolan ospatuko litzateke eta EZ GINATEKE BASERRITARREZ JANTZIKO. Erropa iluna, loradun zapia eta makila ekartzearekin nahikoa izango da.

LEHEN GIZAKIAK

Kaixo, gure laguntzaile fin eta leialak: 
Tiranosaurus, Diplodocus eta gainerako “muskertxoen” garaitik gure museorako hezur handi bat lortu ondoren, oraingo honetan Lehen gizakien garaira abiatu gara gure arbasoak nola bizi ziren ikusi eta ikasteko asmoz. 
Hau dela eta, berriro ere zuen laguntzaren eske gatoz gelan Lehen gizakien txokoa antolatu ahal izateko. Zer nahi dugun oraingo honetan? Bada, lehen gizakiei buruz etxean duzuen edozein gauza bidaltzea: liburuak, ipuinak, posterrak, pelikularen bat… 
Dagoeneko badakizue gu oso haur arduratsuak garela eta gaia bukatu bezain pronto utzitako material guztia txukun-txukun bueltatuko dizuegula, baina horretarako bidaltzen duzuen materialean zuen semearen/alabaren izena idatziteko eskatu nahi dizuegu. Ados? 
Zuen laguntza aldez aurretik eskertuz, jaso ezazue gure agurrik beroena.



2019(e)ko urtarrilaren 27(a), igandea

ASTEAZKENEAN EZ DUGU IGERIKETARIK IZANGO

Asteazkena, otsailak 30, ez dugu igeriketarik izango zinemara joango garelako. Beraz, ohikoa den bezala ikasleak goizeko 9:00etan Ikastolara etorri eta 12:30etan Ikastolan jaso beharko dira.
Oharra: Ez dute dirurik ekarri behar.




2019(e)ko urtarrilaren 24(a), osteguna

PENTAGRAMA ENEA

Aurten musikako klaseetan notak ikasten ari gara eta honetarakopentagrama enea erabiltzen dugu.




Nota bakoitzak istorio bat eta abesti bat du.

Ezagutzen  dituzue  SOLferino alkatea, MIkel milani, LAxaro aitona,SImon sirenajolea, REpe rokeroa, DOmingo gorringo, FAtali mamua eta DOrotea dordoka?

SARTU HURRENGO LOTURAN eta ipuin eta abesti guztiak topatuko dituzue!

https://anjaritoi.wixsite.com/pentaenea

ZER ARI GARA LANTZEN?

Kaixo!

Ba al dakizue zer lantzen dugun matematikako saioetan?

1) ZENBAKIAK: 50 zenbakira artekoak.


2) GOITIK BEHERAKO BATUKETA ETA KENKETAK:



3) BURUZKO KALKULU: zenbat da 7 + 8?

4) DESKONPOSAKETAK: Montessori txartelak erabiliz deskonposaketak egiten ditugu: adibidez, 36 (30+6) dela lantzen hasi gara.

ANIMATU ETA ZUEK ERE LANDU!

LETRA XEHEA

Hilabete honetan letra xehea lantzen hasi gara!

Ondoren, identifikazio lanak egin ditugu eta pixkanaka hauek paperean praktikatzen ere hasiak gara!

Oso garrantzitsua da hasiera batean ohitura onak hartzea, aurrerantzean grafomotrizitate ona izateko eta gure testuak ulergarriak izanik, komunikazioa bermatzeko.

2019(e)ko urtarrilaren 18(a), ostirala

DINOSAUROEN GARAIA

KAIXO!!

DAKIZUEN BEZALA, UNIBERTSOAREN SORRERAREN ONDOREN  DINOSAUROEN GARAIA LANDU DUGU. HORREKIN LOTUTA, GELA BAKOITZEAN MAKETA BAT PRESTATU DUGU. 
NOLAKOA ZEN DINOSAUROEN GARAIA?
HONA HEMEN GURE MAKETAK ETA HAUEK EGITEKO JARRAITUTAKO PAUSUAK.











SUMENDIAK ERE BAZEUDEN!