2017(e)ko martxoaren 20(a), astelehena

GIZARTE ETA HERRITARREN BALOREAK 5. UNITATEA


ILARREK IHES EGIN DU

Denoi pasatu zaigu inoiz burutik alde egitea, eta batzuek egin egin dute. Ikasleen artean eztabaida piz dezakegu ihes egiteari buruz, zer den eta zein arrazoi ditugun ihes egiteko. Eztabaidaren ondorioa izan beharko da ihes egiteak ez dituela normalean arazoak konpontzen.

Ilarren ipuina guztiok izaten dugun sentimendu batez mintzo zaigu: zeloez, alegia. Zeloak haurtzaroko kontua direla pentsatu ohi dugu helduok, baina ez da horrela, bizitza osoan izaten baititugu zeloak. Dena den, zeloak behin edo behin denok izaten ditugun arren, ez dugu horretaz hitz egiten. Lotsatu egiten gara, eta askotan errudun ere sentitzen gara. Ondorioz, sentimendu hori ez dugu ezertarako ere aipatzen nahiz eta kanporatzea garrantzitsua izan gainditu nahi badugu.


HELBURUAK

- Ihes eginda arazoak ez direla konpontzen azpimarratu.
- Zeloak aztertu.
- Familia bakoitza ezberdina dela erakutsi.




PATATARI ERRUA BOTA DIOTE

Ipuin horretan Patatari egin ez duen zerbaiten errua leporatzen diote. Horrelakoak sarritan gertatzen zaizkie gure seme-alabei. Beraz, merezi gabeko errietak hartzen dituztenean edo beraiek norbaiti egin ez duen zerbaiten errua botatzen diotenean zer sentitzen duten adierazten lagundu behar diegu. Ipuinean agertzen den egoera oso ezaguna egingo zaienez,honakoa aipatuko diegu: pertsonarteko harremanetan normala dela zenbaitetan besteen asmoak gaizki ulertzea. Gogoeta egiten laguntzeko, haurrak horrelako egoeraren bat ekarriko du gogora: gertatutakoa gaizki ulertu izanaren ondorioz, egin ez duen zerbaiten errua leporatu diogun egoeraren bat, alegia. Guzti-guztiok egiten ditugu horrelakoak: helduok eta haurrek. Geuk ere huts egiteak izaten ditugula ulertu behar du haurra, eta oso garrantzitsua dela huts egite horiek besteei aitortzea.

HELBURUAK

-Intentzio onak batzuetan gaizki ulertzen direla adierazi.
-Bizitzan egoera bidegabeak daudela erakutsi.
-Nagusiak ere okertu egiten direla adierazi.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina