2016(e)ko abenduaren 11(a), igandea

MATEMATIKA 3. UNITATEA

MATEMATIKA 3. UNITATEA

Lehen gizakien ohiturak desberdinak ziren, ez zuten ez erlojurik ez kalkulagailurik.
Ordua eguzkiari esker zekiten eta kontaketak egiteko kobazuloetako hormetan marratxoak marrazten zituzten. Bosnaka zenbatzen zituzten, guk eskuekin bezalaxe!!! Zein bitxiak ziren ezta?

Oraingoan ariketa berriak egiten hasita gaude eta zail samarrak gainera:

  • Batuketak eskuak erabiliz. Baina hau konplikatzen doa, nire eskuek ez dute hamar arte besterik ematen eta gehiago behar ditut!!!!
  • Batuketak zein kenketak bi zifradun zenbakiekin. Hori bai hamarrekorik gabe oraindik!!!!
  • Neurriak, simetriak eta espazialitatea

  • Neurketak egin

  • Haitzuloetako aztarnak erregelaz egingo ditugu guk!!!

  • Logika landuz geometria pixka bat errepasatuko dugu: hiruhikiak, karratuak...

  • Zenbakiak lantzen jarraituko dugu. Ea Gabonak baino lehen 50 artekoak ikasten ditugun!!!

  • Seriazioekin ere aurrerantz goaz eta jada +1, -1, +2 eta -2 egiten ari gara.
  • Eta Euskal Herriko eguraldia askotan lagun ez dugunez, eguzkia erabili ordez, ordua jakiteko ordularia lantzen gabiltza gu.
Nola da…

Hori da: puntuan, eta laurden, eta erdiak.