2017(e)ko abenduaren 22(a), ostirala

OLENTZERO ETA MARI DOMINGI!!

Azken eguna primeran pasatu dugu!!!!

Mari Domingi eta Olentzero noiz etorri zain egon gara;




Denboralditxo bat itxaroten egon ondoren, azkenean iritsi dira!!!!!




Ilusioz bete dugu erdiko aretoa!!!!




Olentzerok beraien istorioa kontatu digu eta guk abesti batzuk abestu dizkiegu.
Ondoren, hauek ekarritako gailetak jan eta dantzara joan gara berriro erdiko aretora!! 
Lehenengo hiruhilekoari amaiera emateko modu ezin hobea!!!








ONDO ONDO PASA DATOZEN EGUN HAUEK LH 1 EKOEN PARTEZ!!!

2017(e)ko abenduaren 20(a), asteazkena

KAIXO,

AGENDAN IDATZITA ERAMAN DUGUN BEZALA, GABONETAKO OPORRETAN  MINTXETA ATLETISMO ELKARTEAK ANTOLATUTA , JUAN MUGERZA KROSAREN INGURUKO III. MARRAZKI LEHIAKETAN PARTE HARTZEA ESKATZEN DIZUEGU.

BEHEAN DITUZUE ERANTSITA, PARTE HARTZEKO BALDINTZAK ZEINTZUK DIREN.

URTARRILAREN 8an EKARRI BEHARKO DITUZTE MARRAZKIAK ETA 9AN HAUEN BILA PASAKO DIRA.

MILA ESKER! 

GABON ZORIONTSUAK OPA DIZKIZUEGU!


2017(e)ko abenduaren 15(a), ostirala

GIZARTE ETA HERRITARREN BALOREAK - BELDURRAK -

Dakizuen bezala, astean behin GHB saioak izaten ditugu. 

Saio hauetan, ipuinen bitartez, haurren emozioz hitz egiten dugu, hausnartu, beraien  kezka, poztasun eta beldurrez hitz egin, besteak beste.

Aste honetako ipuinak, beldurren inguruan hitz egitera eraman gaitu. Argi gelditu da haurrek, handik eta hemendik beldurrak badituztela; iluntasnuari, bakardadeari, animalia arriskutsuei, ezjakintasunari....

Beraien barruko beldur horiek baretu nahian, elkarrizketa sakonak izan ditugu eta beldur horiek paperean marraztu ditugu.









Amaitzean, erakutsiko dizkizuegu!!!!








SISTEMA HAMARTARRAREKIN JOLASEAN

Oso gustura aritzen dira sistema hamartarrarekin jolasean haurrak.

Erronka ezberdinak jartzen dizkiegu eta buruari hainbat buelta eman ondoren, ondorio batzutara iritsi behar izaten dute.

Talde bakoitzari zotz kopuru ezberdin bat eman diegu oraingoan, (eskukada bat), eta beraien lana zotz kopurua zenbatzea izan da hasteko.

1- 10eko paketeak egin, eta ondoren kopuruaren arabera sailkatu:




















Gero, talde bakoitzak zenbat zeuzkan argi zutenean, emaitzak esan, eta nortzuk zeuzkaten zotz kopuru gehien, zeinek gutxien..... 
Nahiko lan izan genuen ondorioetara iristen!!!!






Azkenik, ehuneko, hamarreko eta batekoak errepasatzeko jolasak egin genituen eta oso gustura ibili ziren.






1. EMANALDI PEDAGOGIKOA



Hona hemen zuen haurrek egindako ingeleseko emanaldi pedagogikoaren bideoa.


HOCUS   &  LOTUS



2017(e)ko abenduaren 13(a), asteazkena

TANGRAMA

JATORRI TXINATARRA DUEN BURU-HAUSGARRI HONEKIN LANEAN HASI GARA.

IRUDI GEOMETRIKOAK ERABILIZ, IRUDIAK SORTZEA DU HELBURU HASIERA BATEAN. HONEZ GAIN, ARRETA, KONTZENTRAZIOA, ESPAZIALITATEA, LATERALITATEA ETA  IRUDI GEOMETRIKOEN EZAUGARRIAK ERE LANTZEN DITUGU, AHAZTU GABE GURE IKASLEEK HAUEK SORTZEN GOZATZEN DUTENA!

HONA HEMEN TANGRAMAREKIN SORTU DAITEZKEEN HAINBAT IRUDI.

http://juegotangram.com.ar/

https://webdelmaestro.com/tangram-figuras-imprimir-online/

http://www.educacionplastica.net/pdfs/EjTangram.pdf

MODU LIBREAN SORTZEA ERE BETI AUKERA BAT IZAN DAITEKE, SORMENA SUSTATUZ!




MUFOMI-RA IRTEERA!

DATORREN OSTEGUNEAN, ABENDUAREN 21EAN, MUFOMIRA EGINGO DUGU IRTEERA LH1.MAILAKO IRAKASLE ETA IKASLEOK.

Mufomi, Elgoibarren aurkitzen dugun "Fosil eta Mineralen museoa" da.

3 txanda egingo ditugu:                 
                                      
LH1A: 9:15-10:15

LH 1B: 10:15-11:15

LH1C: 11:15-12:15 

Dinosauroen gaiarekin murgilduta gaudela jakin badakizue eta fosil eta aztarnak aztertzen hasiak gara gelan. Seguru gaude txangoan pila bat ikasiko dugula!








Sistema hamartarra lantzen

ZOTZAK ZENBATZEN...

Sistema hamartarra indartzen ari gara etengabe eta gaurkoan, zotzak zenbatzeari ekin diogu. 

1. - Zotzak mahai gainean jarri eta beti bezela 10eko paketeak egiten aritu gara. Motrizitate fina ere behar izan dugu gomatxoak jartzeko.







2. - Ondoren, taldeka zenbatu ditugu eta kopuru bakoitzari bere izena jarri diogu, montessori txartelak dituzten ezaugarriak errespetatuz.



3.- Kolore eta zifra kopuru berdinak elkartzen joan gara, berdeak berdeekin, eta gorriak eta urdinak bakarrak izan dira. 

Azkenik, 0 en trukoa erabiliz modu azkarrean zotzak kontatu ditugu eta ondorio desberdinetara iritsi gara kasuan kasu.

-450 egon behar ziren, baina batean 489 zenbatu ditugu eta beste baten 469. Gehiago daude) 



- Beste kaxa batean ,450 egon beharrean, 429 bakarrik zeuden! (Gutxiago) 



ARGI GERATU ZAIGU KAXETAN JARTZEN DUEN KOPURUA EZ DELA BETI EGIA! 

HORREGATIK ZALANTZEN AURREAN IKERTU EGITEN DUGU!