2015(e)ko abenduaren 16(a), asteazkena

TUTORETZA 2. UNITATEA




Adimen emozionala.


NIK BIDERATZEN DITUT NIRE EMOZIOAK
-Emozioak boteretsuak dira
-Emozioak lagundu edo kalte egiten digute
-Zer egin dezaket emozioen lagun nazaten
-Emozioak bideratzen ditut
-Lasaitzen ikasten ari naiz
Elkarri lagundu              


Haserreak baztertu




Baketsuak izan


LAGUN ONAK IZAN




TXINTXO PORTATU ETA JATORRAK IZATEA LORTUKO DUGU!!!!!!!

MATEATIKA 3.UNITATEA




MATEMATIKA 3. UNITATEA

Lehen gizakien ohiturak desberdinak ziren, ez zuten ez erlojurik ez kalkulagailurik.
Ordua eguzkiari esker zekiten eta kontaketak egiteko kobazuloetako hormetan marratxoak marrazten zituzten. Zein bitxiak ziren ezta?

Oraingoan ariketa berriak egiten hasita gaude eta zail samarrak gainera:




-Dominoa




-Zenbakuntza


-Lehen gizakien ordularia


-Neurriak, simetriak eta espazialitatea






2015(e)ko abenduaren 9(a), asteazkena

4. BRUSELAKO AZA GALDU EGIN DA

Beldurrari buruz eta haurrak beldurtzen dituzten gauzei buruz hitz egitea da helburu ipuin honetan. Honek istorioa arreta handiz entzuten lagunduko die.

Beldurra unibertsala dela eta geure beldurrak ikasleen aurrean adieraztea oso lasaigarria izango da beraientzako. Haurrek beren beldurrez naturaltasun osoz hitz egiteko ohitura hartu behar dute, beren beldurrak argi eta garbi, ezer ere ezkutatu gabe kanporatzeko ohitura. Bestalde, honetaz ere jabetu behar dute: urteak aurrera egin eta hazi ahala, beldur asko gainditzea lortuko dutela eta horrela lasaitzeko aukera eman.

Hori lantzeko hainbat jarduera egingo ditugu:
-Paperezko siluetak
-Telefono zenbaki bat ikasi
-Denon beldurrak idatzi…

3. AZENARIOK TRANPA EGIN DU!



Azenario eta Errefauren izaera gogoraraziko diegu eta lehenengo ipuinean izan duten harremana. Errefau oso lehiakorra da Azenariorekiko, eta honek, besteen gainetik egon nahi du beti, horrela Azenarioren portaera hobeto uler daiteke.

Ikasleekin lortu nahi dena Azenariok tranpa eginez zer irabazi duen eta zer galdu duen adieraztea da. Honakoa ulertarazi behar diegu: tranpa eginez gero, hasieran etekinak lortuko dituztela eta erakargarria izan daitekela, baina epe luzera ondorio txarrak ekarriko dizkietela gehieneta.

Hori lantzeko konfidantza jolasa ere egin dugu eta ikasleak oso gustura egon dira.

EUSKARA-LEHEN GIZAKIAK


Lehen gizakiekin batera ere bagoaz irakurketa-idazketa prozesuan aurrera eta hori aurrerapena egin dutena gure ikasleak. Oraindik ere silaben ezagutzan sakondu beharra daukagu!!! Jarraituko dugu baita ere ondorengo lanak egiten:

  • Diktaketak.
  • Hitzen silabak bereiztu.
  • Kopiaketak.
  • ESALDIAK SORTZEN HASIAK GAUDE
  • ESALDIAK IRAKURRI

Bestalde bertsoak abesten ere hasiak gara eta a ze artista dauzkagun!!!Errimak sortzen jolasean, hitzak asmatzen…

ETA NOLA EZ!!!ASTERO ASTERO EUSKAL KANTAK ABESTEARI EKINGO DIOGU!!!
ADIBIDEZ

GUK EUSKARAZ!ZUK ZERGATIK EZ?

ARRATSALDE HONETAN!



GABON OSTERAKO, LEPOKO BAT EGINGO DUGU ETA TOKATZEN ZAION IKASLEAK ASTEBURUAN EGINDAKOA KONTATU BEHARKO DU GELAN.
OPOR BUELTAN AZALDUKO DUGU.



ONDO PASA GABONAK!!!







LEHEN GIZAKIAK!!!



TXANELA LEHEN GIZAKIAK

Dagoeneko bigarren bidaia dugu.Zein ondo gabiltzan.
Garai haretako bizitzari buruzkoa jakitzea oso interesgarria iruditu zaigu.Batez ere, lehen gizakien bizimodua oso gogorra zelako, elkarri lagunduz eragozpenei aurre egitea lortzen zutela.
Besteak beste , hori bera da guk poliki-poliki ikasten joan behar duguna:
-ELKARLANEAN ARITU eta   ENTZUTEN IKASTEA
Horrez gain hau dena ere ikasi dugu:

-Non bizi ziren
-Zer jaten zuten
-Zertarako erabiltzen zuten sua
-Nola janzten ziren
-Kobazuloetako ormak margotzen zituztela



Eta nola ez ba ! Kobazulo zoragarria ere egitea lortu dugu.

ETA DENONTZAKO SORPRESA IZUGARRIA ARI GARA PRESTATZEN!
GONBIDATUAK ZAUDETE URTARRILAREN 26AN IKUSTERA.

ANIMATU!!!