2019(e)ko maiatzaren 27(a), astelehena

MESOPOTAMIA

Kaixo!!

Orain dela gutxi ikasturte honetako azken aurreko gaiari amaiera eman genion. Mesopotamiarekin bukatzeko, taldeka garai hartako eraikinak diseinatu eta egin genituen. Hona hemen taldeka eraikitako maketak! 

















Eta orain NATURA gaiarekin hasiko gara!

2019(e)ko maiatzaren 26(a), igandea

2.EMANALDI PEDAGOGIKOA - TXANGOA

KAIXO!

IKASTURTE AMAIERAREKIN BATERA EMANALDIA ETA TXANGOA BERTAN DITUGU.


EMANALDIA - MAIATZAK 28, ASTEARTEA

TOKIA: Erdiko Aretoan.
ORDUA: 16:40tan.
SARRERA: Umeen sarrera-irteeratik izango da.

Bertan espero zaituztegu!

TXANGOA - MAIATZAK 29, ASTEAZKENA

NORA: Kortezubiko Basondo babeslekua

EGUNA: Maiatzak 29, asteazkena.

IRTEERA: Goizeko 9:00etan Ikastolan.

ITZULERA: Arratsaldeko 16:30tan Ikastolako aldapa behean.

HELBURUAK:

·         Naturari buruzko ezagutza sakontzea.
·         Ingurumena eta natura zaindu eta babestea.
·         Ikasleen autonomia garatzea.
·         Ikasleen arteko harremanak sendotzea.
·         Elkarbizitza arauak errespetatu eta betetzea.


ERAMAN BEHARREKOA:

·         Hamarretakoa, bazkaria  eta ura.
·         Bisera eta eguzkitako krema.
·         Jantzi eta zapata egokiak.

·         Egunean bertan nahi izanez gero 2€ gozokiak edo izozkia erosteko.

2019(e)ko maiatzaren 16(a), osteguna

THE PHOTOGRAPH




Udako egun zoragarri horietako bat da. Ratek oporretara doala esaten du eta Hocusek eta Lotusek faltan botako dutela erantzuten diote. Halako batean Hocusi ideia bikain bat bururatzen zaio: argazki bat aterako dute oroigarri moduan. Baina arazo txiki bat dute, ez dute argazki kamararik. 


Bien bitartean, parkean neskatxa bat dago aulki baten eserita eta honek bai, honek kamara bat dauka poltsa baten barruan. Ados jarri eta momentu baterako kamara hartzea erabakitzen dute hirurek. Neskatxa esnatzean, kamara falta duela konturatzen da eta negarrez hasten da. Hirurek hori ikustean, damutu egiten dIra eta Ratek kamara itzultzen dio. Neska Hocus eta Lotus munstro batzuk direlakoan erabat beldurtzen da baina hauek beraien burua aurkeztu eta duten arazo txikia azaldu eta gero, neska prest agertzen da pare bat argazki atera eta beraiei emateko. 

GAI HONETAKO HELBURU NAGUSIAK:

  • Antzerkiaren bidez, Ikasleek beraiena ez den zerbait hartzean, sentitzen dena biziko dute, hau itzultzen eta barkamena eskatzen ikasiko dute.
  • Benetako eta gezurretako argazkiak aterako dituzte.
  • Oporretako planei buruz hitz egiten saiatuko dira.
LANDUKO DUGUN HIZTEGIA:

Camera, Summer, Winter, Sun, Holiday, Photo, Girl, Boy, Bag, Monster, To take a photo, To go away, To have an idea, To smile, To steal.

LANDUKO DITUGUN ABESTI ETA ERRIMAK:

  • Going away
  • I am going
  • Hocus goes round the sun
  • Click, click, zoom


BIDEO INTERESGARRIA: