2016(e)ko apirilaren 6(a), asteazkena

9.KALABAZAREN ARAZOA

KALABAZAREN ARAZOA

Txantxen inguruko ipuina da. Zer sentitzen duten txantxak jasaten dituenak, eta abar. Aldamenekoa beti zirikatzen dabilena  gaiztoa eta buruarina dela azpimarratu. Txantxa gehien egiten dituena da gero haserretzen lehena; bakoitzaren esperinetziaren bitartez ikustaraziko diegu hori guztia.

Ipuin honen bidez pertsonen arteko desberdintasun fisikoen gaia jorratuko dugu. Bakoitzak bere ezaugarriak ditu. Desberdintasun horiek aberastasun iturri diren arren, askotan bazterkerien oinarri ere izaten dira.

Haurrak ere bazterkeria jasaten dute batzuetan. Oso garrantzitsua da, beraz, beraiekin gai horretaz hitz egitea: berdin dio beraiei barre egiten dieten, beraiek egiten duten barre edo horrelako egoerak pasibotasunez ikusten dituzten.

Lehenengo eta behin, besteen sentimenduak ulertzen lagundu behar diogu haurrari. Berak edo hurbilekoek bizi izandako antzeko egoerak ekarriko dizkiogu gogora nolako sentimenduak eragiten dizkioten adieraz dezan.

HELBURUAK

- Pertsonen desberdintasun fisikoak onartzen lagundu.
- Burla egiteak jendeari min ematen diola erakutsi.
-Geure buruaz dugun ideiak, besteek gurekiko hartzen duten jarrera baldintzatzen duela adierazi.
- Garena garela onartzeak duen garrantzia azpimarratu.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina