2016(e)ko apirilaren 6(a), asteazkena
5.BRUSELAKO AZA ETA EDABE MIRAGARRIA
BRUSELAKO AZA ETA EDABE MIRAGARRIA!
Aurreko ipuinean "Brusselako Azak, Aza Jauna miresten du eta bera bezalakoa izan nahi du. Txanpinoik edabe miragarria dela eta egin dizkien promesekin gogoratu da".
Ipuinaren bidez arazoetarako konponbide desberdinen gaia landuko dugu nagusiki. Denok izaten ditugu arazoak eta lehenago edo beranduago gorabeherei aurre egin behar diegu eta behar bezala ez baditugu konpontzen, arazo handi bihurtzen dira batzuetan.
Hala ere, arazoak konpontzen ikastea praktika kontua da: haurrek lehenbailehen hasi behar dute arazoak helduon laguntzarik gabe konpontzen. Zenbat eta lehenago hasi, orduan eta ahalmen handiagoa eskuratuko dute arazoei behar bezala aurre egiteko, eta gainera, ez dizkiete hain ondorio negatiboak eragingo.
Ipuin honetan haue dira landuko ditugun helburuak:
- Haurrei besteen sentimenduak ulertzen lagundu eta, burla egiten diegunean zer gertatzen den adierazi.
- Irtenbide magikoek nahi ez ditugun ondorioak ekar ditzaketela erakutsi.
- Nork bere burua onartzeak duten garrantzia azpimarratu.
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina