2016(e)ko apirilaren 6(a), asteazkena

8. PATATA ETA TIPULA ADISKIDETU EGIN DIRA

PATATA ETA TIPULA ADISKIDETU EGIN DIRA

Aurreko ipuina gogoraraziko diegu ikasleei, patataren sentimenduak azpimarratuko ditugu, bi ipuinetan era desberdinean mindu dute eta.

Ipuin horretako gaia gure seme-alabek askotan bizi izan dute: talde batetik kanpo geratzea.

Honako gogoeta egingo dugu beraiekin: norbait alde batera uzten dugunean eta geu alde batera uzten gaituztenean zer sentitzen dugun. Lagun taldeak berebiziko garrantzia du haurrentzat, eta funtsezkoa da, baita, beren sozializazio-prozesurako. Familiaz gain, bestelako espazio bat ere baduela sentitzeko premia bizia du haurrak: bertan harremanak izango ditu, konpartitu egingo du, eztabaidatu, hazi eta, hitz batean, garatu egingo da.

HELBURUAK

-Haurrari besteen sentimenduak ulertzen eta errespetatzen erakutsi.
-Edabe miragarriari ezetz esatea arazo baten konponbidea izan daitekeela erakutsi.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina