- Aurkezpen txiki bat jaso genuen.
- Lehen gizakiak bezala ikatz-hautsaren marraztu genuen.
- Kobazuloan barrena sartu ginen.
- Bertan agertu diren animalien erreplikak ikusi genituen.
- Sua egin genuen.
- Lehen gizakiek metal aroan sortzen zituzten armak eta tresnak ezagutu genituen.
- Arkeologoek egiten duten lana ezagutu genuen eta pausoz pauso antzeztu genuen.
Goizean, kobazuloaren zati bat bisitatu genuen, 13 metroko sakoneran sartu ginen. Imaginatzen duzue Elgoibarko King Kong eraikuntza bezalako sakonera duen kobazuloa?
Ba al dakizue Arrikrutzek 15 km neurtzen dituela? Ba Gipuzkoako luzeena da! Elgoibartik Debara oinez joatea bezalaxe!
Arrikrutzek 6 urtetik gorako umeentzat Espeleo-txiki egiteko aukera ematen du, familian egiteko ekintza da eta oraingoan benetazko espeleologoak bezala ilunpean, kaskoarekin eta frontalarekin sartu behar da leizera!Animatu zaitezte!
Gainera gure Arrikrutzeko lagunek gela bakoitzarentzat liburu bana oparitu ziguten! "Orroa uraren galerian" Arrikrutz. Patxi Zubizarretak idatzia eta Jokin Mitxelenaren marrazkiekin.
Eguerdian, autobusez Arantzazura igo ginen eta Parketxeko frontoian bazkaldu ostean, parkean jolasteko denbora ere izan genuen!
Hemen dituzue bertan aterako argazki guztiak:
https://photos.google.com/share/AF1QipM_3PFEPkUlzY4_5bEcajLihOxgGmm0CoX0ajgnRKzqUZcMDv3e6xCHehIvyhzQBw?key=d3ZRZjl5dV93Z3JWTktGRUFvYXp1a0VycEFCcGNB
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina