Kaixo!
Aste santuko oporren bueltan hasi ginen gai berriarekin. Mesopotamia garaia aztertzen jardun dugu azken aste hauetan, garai honi buruzko aurrezagutzak eta informazio berria elkarri trukatuz.
Ba al dakizue Mesopotamia garaian hasi zirela gizakiak idazten?
Gu ere lehen egiten zuten bezala idazten aritu gara, idazketa kuneiformea erabiliz.
Mesopotamia garaian, idazketaren sorreraz gain, lanbideak ere asmatu ziren. Hainbat lanbide lantzen jardun dugu adibidez, abeltzainak, nekazariak, jostunak, eskribak...
Orain, informazio gehiena ikasi ostean, mesopotamia garaiko lanbideen proiektua egiten hasiko gara. Horretarako, pertsona bakoitzak lanbide bat aukeratu du eta horren araberako taldeak sortu ditugu. Talde bakoitzak lanbide horrekin zerikusia duen proiektu bat sortuko du. Hauek dira jarraituko ditugun pausuak:
1. Proiektuaren eta erabili beharreko materialaren aukeraketa.
2. Proiektuaren zirriborroa eta deskribapena.
3. Lanen banaketa: ardurak banatu, ekarri beharreko materiala adostu...
4. Proiektua gauzatu (horretan gabiltza orain, emaitzak ikusgai izango dituzue pare bat astera).
Laster arte!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina