2017(e)ko ekainaren 27(a), asteartea

UDARAKO AHOLKUAK

UDAKO OPORRETARAKO GOMENDIOAK
Lehenengo maila amaitu zaigu eta gure “txikitxoak” beraien lehen urrats sendoak ematen ari dira. Badakizue etxe bat eraikitzerakoan oinarri tinkoak izatea oso garrantzitsua dela, baita ikaskuntzan ere. Beraz, ikasturtean zehar landurikoa errepasatzea ezinbestekoa da.   
Horregatik, gogoratu ikasturte honetarako hainbat helburu genituela ezarrita eta iraileko bileran aipatu zirela:
Euskara:
  • IRAKURRI  
  • ULERMENA landu
  • IDAZLAN libreak ekoiztu (argumento eta hizki ulergarriekin ekoiztuz)
Matematika:
  • ZENBAKIAK 100 arte
  • SERIAZIOAK (+1,+2,-1,-2)
  • BATUKETAK (eramanarekin)
  • KENKETAK (eramanik gabe)
  • ORDULARIA (puntuan, laurdenak, erdiak, laurden gutxi)
  • LOGIKA buruketak
  • ASTEKO EGUNAK, HILABETEAK, URTAROAK

Irakurtzen eta idazten ikasita, beraien lehen liburuak irakurtzen hasiak dira, baita lehen idatzitxoak idazten ere. Aukera bikaina dute beraien artean postalak eta eskutitzak bidaltzeko uda honetan!!
Baita Ikastolara bidaltzeko aukera ere, irailetik aurrera irakurri ditzakegunak!!
Udarako testu-liburu dezente egon ohi dira, baina, interneten ere webgune anitz aurkitu daitezke. Hona hemen lanketa ezberdinak bideratzeko link gomendagarri batzuk:

Eta gogoratu:
OPORRAK ONGI PASATZEKO, ATSEDEN HARTZEKO ETA FAMILIAN EGOTEKO DIRA!!!

Tarteka lanak egin daitezke, baina, arazorik edo giro txarrik sortu gabe. Beraz, lasai hartu eta beraiekin egoteko tarte atsegin bezala hartu. Zuen seme-alabek merezi duten arreta eta garrantzia emanez.  

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina