2017(e)ko ekainaren 22(a), osteguna

Ostiralean San Roke auzoan izan ginen!!

Goizean goiz gelan elkartu bezain laster irteera honen helburua zehaztu genuen. Bete beharreko arauak ere birgogoratu genituen. Ibilbidea hasteko irrikitan geundenez koadernoak, arkatza eta borragomak eskuetan genituelarik Ikastolatik irten eta tipi-tapa San Rokeruntz oinez hasi ginen. Bidean zehar gindoazela naturako elementuak behatuz aritu ginen. Iritsitakoan talde txikietan banatu eta ingurua behatuz jarraitu genuen. Bazegoen bai zer idatzi:
bizidunak (animaliak eta landareak) eta bizigabeak.
IMG_20170525_100615814.jpgIMG_20170525_100331760.jpgIMG_20170525_101456426.jpg
Lan asko egin genuen bai, baina gustura eta tarteetan ur asko edan genuen tenperaturak izugarri igo zuen eta.
Geroago hamarretakoa jan eta jolasean gozatzeko ordua iritsi zitzaigun.
IMG_20170525_104206942.jpg IMG_20170525_104307669.jpg IMG_20170525_104410653.jpg
Irteera ahaztezin honen bukaeran argazki dotore batzuk atera zizkiguten eta astiro-astiro izerdi patsetan bueltatu ginen.
IMG_20170525_113850099.jpg
IMG_20170525_114020884.jpg
IMG_20170525_114246003.jpgIMG_20170525_114556660.jpg

Ikastolara iritsi baino ez…. a ze tripa zorroa!! eramandako materiala gorde ondoren tximista bezain laster bazkaltzera.


Beroa pasatzeaz gain, gauza asko ere ikasi genituen...zuhaitzak, lore desberdinak, bizigabeak…


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina