Sistema hamartarra indartzen ari gara etengabe eta gaurkoan, zotzak zenbatzeari ekin diogu.
1. - Zotzak mahai gainean jarri eta beti bezela 10eko paketeak egiten aritu gara. Motrizitate fina ere behar izan dugu gomatxoak jartzeko.
2. - Ondoren, taldeka zenbatu ditugu eta kopuru bakoitzari bere izena jarri diogu, montessori txartelak dituzten ezaugarriak errespetatuz.
3.- Kolore eta zifra kopuru berdinak elkartzen joan gara, berdeak berdeekin, eta gorriak eta urdinak bakarrak izan dira.
Azkenik, 0 en trukoa erabiliz modu azkarrean zotzak kontatu ditugu eta ondorio desberdinetara iritsi gara kasuan kasu.
-450 egon behar ziren, baina batean 489 zenbatu ditugu eta beste baten 469. Gehiago daude)
- Beste kaxa batean ,450 egon beharrean, 429 bakarrik zeuden! (Gutxiago)
ARGI GERATU ZAIGU KAXETAN JARTZEN DUEN KOPURUA EZ DELA BETI EGIA!
HORREGATIK ZALANTZEN AURREAN IKERTU EGITEN DUGU!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina