Pixkanaka hasi gara sistema hamartarraren inguruko lehenengo azalpenak ematen eta matematika manipulatiboa erabiliz, kontzeptu berri hauek barneratzen hasiak gara.
Batzuetan, txitxirioak erabiltzen ditugu, beste batzuetan tapoiak eta gaurkoan, egurra eta haria!
Ariketa desberdinak egin ditugu:
1.- Kaxa batean genituen tamaina bereko (batekoa) egur pieza guztiak atera zenbatzeko garaia iritsi da, horretarako bolondresak irtetzen hasi eta 10eko multzo edo paketeak egin dituzte, beti orden berbera jarraituz, zenbatzerako orduan lagungarri izango dena.
2.- Ondoren, 10eko multzo bat egitean hariz inguratu dugu, identifikatzen laguntzeko.
3.- Piezak kontatzen amaitzean konturatu gara, batzuk solte zeudela eta beraz, ezin genuela paketerik osatu.
4.- Arbela atera eta denen artean, multzoak edo hamarreko (H) paketeak kontatzen joan gara eta konturatu gara : 14 pakete zeudela! eta noski 6 pieza... talde gabe zeudenak! EHUN ETA BERROGEITA SEI!
5.- Orduan arbelean idatzi eta hara! hamarrekoetan ere, batekoetan bezala, 10 baino + daudenean, zutabe berria sortzen da!
6.- Beraz, zutabe berriari E (ehunekoak) deitu diogu eta ehuneko pakete handi bat sortu dugu.
7.- Azkenik, kopurua montessori txarteletan irudikatzen amaitu dugu, saiakera batzuk egin ostean, erantzun zuzenak lortuta.
8.- 149 zenbakia deskonposatzean 100 + 40 + 6 lortzen dela ohartu gara eta alderantziz.
IKUSI DUZUEN BEZALA, EZ DA GAUZA HANDIRIK BEHAR MATEMATIKA LANTZEKO.
ATERA GORDETA DITUZUEN MAKARROIAK ETA EKIN JOLASARI!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina