2017(e)ko otsailaren 28(a), asteartea




EUSKARA 4. UNITATEA

Astiro-astiro bagoaz aurrera. Hizki xehez idazten hasiak gera.  
Hori bai, aurrez, hizki batzuren grafiak landu ditugu, norabidearekin zalantzak genituen eta.
Alfabetoko hizki guztien lanketa bukatu dugu eta une honetan esaldiak osatzen nahiko trebeak gara. Hala ere, badago esatea gehiago sakondu beharko dugula:
-Hitzen osaketa eta banaketan.
Atzo medikua rengana joanitze tripak  minez negoe lako.
Atzo medikuarengana joan nintzen tripako minez nengoelako.
IN-ITXEN-EGIN-EGITEN
ONDO DAU-ONDO DAGO...etabar
-GARRANTZITSUA DA BURUAN DITUGUN IDEIAK ARGI ETA ZUZENTAZUNEZ AZALTZEA ETA ESALDIEN EGITURA ZAINTZEA. HORRETARAKO SAIAKERA ASKO EGIN BEHARKO DITUGU.

Orain arte bezala beste zenbait lan egiteari ere ekingo diogu:
-Gurutzegramak, komikiak asmatu, bertsoak asmatu, errezetak idatzi.
-Diktaketak
-Kopiak
-AHAZTU AURRETIK...jakin ezazue abesti polit hau buruz ikasiko dugula. Ea zuek ere ikasteko gai zareten !!!

Image https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEgJPp22vN_SVWx9bepRl39ukcBuiKmRDKqbwBP-TExCB08noUys-cEik3_3VoG42euyA90OlWaXyjW0GNptP0cRj8kfD9ewExKI60yAqsupOMmU6Kp256wQ615UAV9EF3onuDBS1yczvA0/s1600/P1160734.JPG
KATARRO TXAR BATEKIN
NABIL ASPALDITIK
HONEK HONDATUKO NAU
NI ERDI ERDITIK

ATXIS ATXIS AHOTIK
MALKOA BEGITIK
SENDAGILEAK BERRIZ
TXISTA IPURDITIK

ETA BAITA ERE IKUSI MAKUSIKO IPUINTXO HAU ENTZUN , ESALDIAK IKASI....

ZURIA IZAN NAHI ZUEN HARTZA




XEBAS TRISTE SENTITZEN ZEN EZ ZUELAKO BERE BURUA ONARTZEN.
DESBERDINAK IZATEA ABERASGARRIA DA.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina