IGERIKETA IKASTAROA
Gogoratu bihar hasten dugula igeriketa ikastaroa (2017-01-09)!!!
- 9etan LH1A gelakoak (Bertan gelakoak). Kiroldegian elkartuko zarete!!
- 10etan LH1B gelakoak (Joseban gelakoak)
- 11etan LH1C gelakoak (Maialenen gelakoak). Nahi duenak bertan jaso dezake umea 12:15ak aldera.
Igerian ikasteaz edo trebatzeaz gain, ikastaro honek alderdi askotan garatzeko aukera ematen digu:
- Autonomian aurrera egiten: arropak bakarrik erantziz eta jantziz, norbere gauzetaz arduratuz, aldagelatan gauzak txukun lagaz, etabar.
- Leku ezberdinetan izan beharreko jarrera barneratu: ibilbidean zehar beren segurtasunerako irakaslearen argibideak jarraituz, kiroldegiko beste erabiltzaileak errespetatuz, etabar.
GOGORATU: euria egingo balu edota iragarrita balego DENEK aterkia eraman beharko lukete. Norbaitek eramango ez balu besteengan eragina baitu (aterkia partekatu behar dute eta gehiago bustitzen dira).
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina