3. AZENARIOK TRANPA EGIN DU!
Azenario eta Errefauren izaera gogoraraziko diegu eta lehenengo ipuinean izan duten harremana. Errefau oso lehiakorra da Azenariorekiko, eta honek, besteen gainetik egon nahi du beti, horrela Azenarioren portaera hobeto uler daiteke.
Ikasleekin lortu nahi dena Azenariok tranpa eginez zer irabazi duen eta zer galdu duen adieraztea da. Honakoa ulertarazi behar diegu: tranpa eginez gero, hasieran etekinak lortuko dituztela eta erakargarria izan daitekela, baina epe luzera ondorio txarrak ekarriko dizkietela gehieneta.
Hori lantzeko konfiantza jolasa ere egin dugu eta ikasleak oso gustura egon dira.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina