GIZARTE ETA NATUR ZIENTZIAK
2.UNITATEA
2.UNITATEA
Guraso agurgarriak:
Iritsi zaizue azkenean zuen laguntza paregabea eskaintzeko unea!
Denboraren makina berreskuratu ondoren, dagoeneko lehen bidaia egin dute eta ba al dakizue nora joan diren Maddalen eta Fermin? Ez? Bada, dinosauroen garaira!
Gu hemen utzi bagaituzte ere, hilabete honetan dinosauroen inguruko gauzak ikusten eta ikasten ibiltzeko asmoa daukagu. Zer pentsatzen dute, bada horiek! Horretarako, eskatu nahi dizuegu etxean gai horri buruz dituzuen liburuak, aldizkariak, posterrak, panpinak, etab. zuen seme-alabei ikastolara ekartzen uzteko.
Gaia bukatu bezain pronto berriro etxera eraman ahal izateko, gauza guztietan izena eta abizenak jartzea komeni da.
Besterik gabe, zuen laguntzarekin dinosauroen txokoa materialez ondo hornituta edukiko dugulakoan, jaso ezazue gure agurrik beroena.
Urdintxo eta Pox
ZUEN LAGUNTZAREKIN ETA IKASLEEN IRUDIMENAREKIN PROIEKTU BIKAINA EGINGO DUGU:
DINOSAUROEN GARAIKO MAKETA ETA SUMENDIA!!!
HORRETAZ GAIN, DINOSAUROEN AZTARNAK, EZAUGARRIAK, DESAGERTZEAREN ARRAZOIAK, KANTUAK, ESKULAN EZBERDINAK… EGIN ETA IKASIKO DITUGU.
HAS GAITEZEN!!!
NOLA????
ELKARLANEAN
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina