2015(e)ko abenduaren 9(a), asteazkena

4. BRUSELAKO AZA GALDU EGIN DA

Beldurrari buruz eta haurrak beldurtzen dituzten gauzei buruz hitz egitea da helburu ipuin honetan. Honek istorioa arreta handiz entzuten lagunduko die.

Beldurra unibertsala dela eta geure beldurrak ikasleen aurrean adieraztea oso lasaigarria izango da beraientzako. Haurrek beren beldurrez naturaltasun osoz hitz egiteko ohitura hartu behar dute, beren beldurrak argi eta garbi, ezer ere ezkutatu gabe kanporatzeko ohitura. Bestalde, honetaz ere jabetu behar dute: urteak aurrera egin eta hazi ahala, beldur asko gainditzea lortuko dutela eta horrela lasaitzeko aukera eman.

Hori lantzeko hainbat jarduera egingo ditugu:
-Paperezko siluetak
-Telefono zenbaki bat ikasi
-Denon beldurrak idatzi…

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina