PLASTIKA 3.UNITATEA
Proiektuko lanaz aparte kobazulo dotorea eraikitzeaz gain, lehen gizakien garaian oinarrituz ,lan politak egingo ditugu,ondoren zerendatutako hau guztia :
-Marrazki zuzendu eta libreak.
-Margoketa lanak.
-Plastilinazko ontziak. (kolore asko erabiliko ditugu: urdina,zuria,horia ,berdea eta gorria).
Dotoreagoak geratu daitezan barnizatu ere egingo ditugu.
-Lepokoak .Hauek egiteko artilea, makarroiak,buztin zuria eta errotulagailuak behar izango ditugu.
Buztin zuriarekin irudian agertzen diren antzeko formak egingo ditugu eta ondoren lehortzen utziko ditugu.
Biharamonean aurreko saioan egindako buztinezko irudiak eta makarroiak errotulagailuz margotzea izango da gure lana . Eta azkenik artilea edo sokatxo bat pasatu aurrez eginiko zuloetatik korapiloa egin eta kitto !
-Kartulina marroian argizarizko margoekin kriston marrazki politak marraztuko ditugu .Bertan agertzen dira : kobazuloak,lehen gizakiak , mendiak,lehoiak,mamutak, sua,lorak...denetik.Garbi dago ez dela ezertxo ere falta .Eta gainera lehen gizakiei artilezko ilea eta jantzia egingo dizkiegu.
Norbaitek lehoiren baten melena ere artilez osatuko du.
Lan hau denontzat oso gustokoa izango delakoan gaude .
Eta gainera pasabidean egongo dira ikusgai.Emanaldi egunean ikusteko aukera izango duzue.Ea ba gustatzen zaizkizuen!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina