2015(e)ko urriaren 28(a), asteazkena

1. EUSKARA

EUSKARA

IRAKURKETA-IDAZKETA

  1. maila hasi eta irakurketa -dazketaN prozesua hasiak gara.
Etxeko lanetan ikusten duzuen bezala orain arte M-B-T-K hizkiak eta silabak landu ditugu. Ikasleak hitzak ikasteko eta ereduarekin lotzeko. Ondorengo ariketak lantzen jarraituko dugu astero bezala:

- Silabak landu

- Hitzen silabak bereiztu

- Diktaketak

- Kopiaketak

- Hitzak osatu eta sortu

- Ahozko ipuinak



Astero hizki bat lantzen joango gara.

Hiruhilabete honetan, larriz, landutako hizkiak idazten eta irakurtzen ikasi behar dute.

ANIMO!!!


2. TXANPINOI IRITSI DA

TXANPINOI IRITSI DA

Ipuin honetan Txanpinoi eta bere edabe miragarria aurkezten dizkigute. Baratzetik kanpoko pertsonaia horrek arazo guztiak konponduko dizkien edabe miragarria eskainiko die barazki txikiei.

HORRELA, EZTABAIDA SORTU DUGU:

  • Nolako arazoak dituzte pertsonaiek, lagunekin, familiakin..?
  • Nolako arazoak dituzue zuek?

IRTENBIDE MAGIKOREN BEHARRIK GABE GAUZAK LORTZEKO GAUZA IZATEA DA HELBURUA.

1. BARATZEKO SEKRETUAK



BARATZEKO SEKRETUAK



Lehen ipuin hau sarrera gisakoa da. Istorioa non gertatuko diren aurkezten du eta liburuko pertsonaia nagusiak deskribatzen ditu.

Hauek dira pertsonaiak: KLIKatu bertan


DINOSAUROEN GARAIA












Guraso agurgarriak,

Iritsi zaizue azkenean zuen laguntza paregabea eskaintzeko unea!

Denboraren makina berreskuratu ondoren, dagoeneko lehen bidaia egin dute eta ba al dakizue nora joan diren Maddalen eta Fermin? Ez? Bada, dinosauroen garaira!

Gu hemen utzi bagaituzte ere, hilabete honetan dinosauroen inguruko gauzak ikusten eta ikasten ibiltzeko asmoa daukagu. Zer pentsatzen dute, bada horiek! Horretarako, eskatu nahi dizuegu etxean gai horri buruz dituzuen liburuak, aldizkariak, posterrak, panpinak, etab. zuen seme-alabei ikastolara ekartzen uzteko.

Gaia bukatu bezain pronto berriro etxera eraman ahal izateko, gauza guztietan izena eta abizenak jartzea komeni da.

Besterik gabe, zuen laguntzarekin dinosauroen txokoa materialez ondo hornituta edukiko dugulakoan, jaso ezazue gure agurrik beroena.

Urdintxo eta Pox

ZUEN LAGUNTZAREKIN ETA IKASLEEN IRUDIMENAREKIN PROIEKTU BIKAINA EGINGO DUGU:


DINOSAUROEN GARAIKO MAKETA ETA SUMENDIA!!!

HORRETAZ GAIN, DINOSAUROEN AZTARNAK, EZAUGARRIAK, DESAGERTZEAREN ARRAZOIAK, KANTUAK, ESKULAN EZBERDINAK… EGIN ETA IKASIKO DITUGU.

HAS GAITEZEN!!!



NOLA????


ELKARLANEAN

2015(e)ko urriaren 21(a), asteazkena

TXANELA AURKEZPENA!

Kaixo familia,

1. maila hasia dugu jadanik eta dakizuen bezala DENBORAREN MAKINA martxan jartzeko ordua iritsi da. Makina bikainak sortu ditugu, funtzionatuko al dute?

DENBORAREN MAKINAN bidai hauek egingo ditugu:


1. IUPI!LEHENENGO MAILAN GAUDE!
2. SORPRESA!
3. DINOSAUROEN GARAIA
4. LEHEN GIZAKIAK
5. GORPUTZA ZAIN DEZAGUN!
6. GREZIATIK ERROMARA
7. NATURAREN SEKRETUAK


DENBORAREN MAKINA MARTXAN JARTZEKO, DENOK ABESTERA!!!